Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Arbek eta Oihenardek jantzi dute Hondarribiko Grand Slameko txapela

Bixente Gonzalez eta Gorka Mugartegi Atainen aurkako finala irabazita bereganatu dute Hondarribiko Grand Slama. Emakumezken Master Series txapelketako finalean, berriz, Elaia Gogenola eta Maia Goikoetxea berriatuarrak txapeldunorde geratu dira.

Arbe eta Oihenard txapeldun Hondarribiko Grand Slamean. Argazkia: Jai Alive.
Ane Maruri Aransolo
Markina-Xemein
2024/09/23

Jokin Arbek eta Guillen Oihenardek Bixente Gonzalez eta Gorka Mugartegi Atainen aurkako finala irabazita jantzi zuten barikuan Hondarribiko Grand Slameko txapela. Finalaurreko estuak irabazi ostean, finala ere parekatua izatea aurreikusten zen, eta hala izan zen, 14-15 eta 13-15eko markagailuagaz nagusitu baitziren lehiaketako azken aurrez aurrekoan. Arbe markina-xemeindarra izan zen finaleko puntistarik onena, eta 2021ean lortutako lehiaketa eskuratu du hiru urte beranduago. 

Tentsioz, urduritasunez eta gorabeheraz betetako finala izan zen barikukoa, baina Arbe eta Oihenardek egin zituzten puntu erabakigarriak. Tanto bakarragatik gailendu ziren lehenengo setean, eta bikoa izan zen aldea bigarrenean. Hala, lortutakoagaz “oso pozik” daude, egindako lanagaz eta osatutako bikoteagaz “oso gustura”.

2021eko garaipena aurten lortzeak “asko poztu” du Arbe, baina frontoian jasotako babesa eskertu du: “Poza ematen du, atzera begira, urte batzuk beranduago eta leku berdinean jendea ikusteak. Txapelak baino gehiago balio du horrek, eta oso pozik nago”. Izan ere, 800 pertsona bertaratu ziren frontoira. “Hor edo hemen frontoia beteta ikustea polita da. Gernika eta Markina-Xemein bezalako frontoiak beteta ikustea erraza da, baina Gipuzkoan ere frontoia horrela ikustea poztekoa da, eta pozten naiz ikusleek gozatua hartu badute”, gehitu du puntista markina-xemeindarrak. 

Partidu zaila izan zen, eta hala onartu zuen Oihenardek. “Txarto hasi naiz, zailtasunak izan ditut lehenengo setaren hasieran, baita bigarrenaren hasieran ere. Baina joera iruli dugu. Jokinek asko lagundu dit”. Atainen eta Bixenten lana ere balioan jarri zuen Oihenardek, pilota “gogorrak” bidaltzen zizkiotela esanez: “Ondo jokatu du, eta kostatu zaigu irabaztea”.

Arbek dio finala “beti” dela zerbait desberdina, beste tentsio bat egon ohi delako: “Ez dira ikusten partidarik onenak. Baina azkenean egoera kudeatzen jakin dugu eta bikote ona egin dugu. Hiru partidu besterik ez ditugu izan elkar ezagutzeko eta nik uste dut behetik gorakoa izan dela gure joera, eta oso pozik gaude”. 

Gogenola eta Goikoetxea txapeldunorde Hondarribiko Master Series txapelketan. Argazkia: Jai Alive.

Gogenola eta Goikoetxea, txapeldunorde.
Emakumezken Master Series txapelketako finalean, berriz, Elaia Gogenola eta Maia Goikoetxea berriatuarrek galdu egin zuten finala Maite Ortiz de Mendibil arabarraren eta Frida Watkins zumaiarraren aurka. Tentsioz betetako partida izan zen hau ere, hirugarren setean erabaki baitziren irabazleak: 11-15, 15-4 eta 3-5ekoa izan zen azken markagailua. 

Lehenengo seta eskuratzetik lau tantora bakarrik geratu ziren puntista berriatuarrak, eta bigarrena erraz irabazi zuten. Azken setean, baina, ondo lehiatu zuten bi bikoteek, pilota zailak jaso zituzten, baina akats batzuk tarteko, ihes egin zien Master Series txapelketako finalak berriatuarrei.

Lehia irabazita, Watkinsek eta Ortiz de Mendibilek onartu egin zuten finalean gailentzea “kosta” egin zitzaiela: “Hasieran tarte ona hartu dugu, baina ez dugu hori mantentzea lortu, eta partida maldan gora jarri zaigu”. Argudiatu dutenez, lau puntistak partiduan sartu zirenean “zaildu” egin zitzaien aurrez aurrekoa. Hala ere, lortutakoagaz “oso pozik” daudela onartu zuten batak zein besteak. 

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.