Irailaren 16an [domeka] hasi zituzten Santa Eufemiko jaiak aulestiarrek eta atzo [irailak 22] eman zieten amaiera. Amaiur Etxeandiak eta Xuban Muniozgurenek irabazi zuten 43. Ermita igoera.
Euskal Herriko zesta-puntako Elite Txapelketako lehenengo jardunaldia jokatu da Mutrikun. Ortiz de Mendibilek eta Otañok 30-29 irabazi dute Gogenolaren eta Watkinsen aurka. Mugartegik eta Aldazabalek, aldiz, 30-22 irabazi diete Merino eta Lejardiri.
Bixente Gonzalez eta Gorka Mugartegi Atainen aurkako finala irabazita bereganatu dute Hondarribiko Grand Slama. Emakumezken Master Series txapelketako finalean, berriz, Elaia Gogenola eta Maia Goikoetxea berriatuarrak txapeldunorde geratu dira.
Eikak euskaragaz duen konpromisoa berretsi, eta jai giroan ospatu dute euskararen eguna.