Zabalik dago Ispasterko Kuadrilla Egunean izena emateko epea
Urriaren 5ean ospatuko dute udaleko kultur eta jai batzordearen ekimenez.
Ispasterko Kuadrilla Eguna herriko jai nagusietako bat da, aurten urriaren 5ean ospatuko dute. Hori bai, parte hartu nahi dutenek izena emateko epea zabalik dute, irailaren 30era arte (astelehena). Udaleko kultur eta jai batzordetik zehaztu dute datatik kanpo izena ematen dutenek beraiek ekarri beharko dituztela mahaiak eta eserlekuak.
Izena emateko Ispasterko Udalaren webgunean edo udaletxera (946 842 999 – 946 844 025) deituta egin daiteke. Pertsona bakoitzak 3 euro ordaindu behar ditu eta egun berean ordaindu beharko da jateko tresnak jasotzen dituztenean. Hain zuzen ere, platerak, edalontziak eta mahai tresnak udalak utziko ditu beste guztia kuadrilla bakoitzaren kontura izan beharko dela esan dute. Hori bai, kuadrilla batek mahai gehiago behar baditu, 6 euro ordaindu beharko ditu mahai bakoitzeko.
Urriaren 5eko Kuadrilla Egunean 10:00etan kuadrilla bakoitzetik pertsona bi egon behar dira mahaiak jartzeko eta antolatzeko. Gero, kuadrilla bakoitzak bere mahaiak batu beharko ditu eta erabilitako platerak eta mahai tresnak garbitu eta gorde behar ditu.