Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Badator 24. Umeen Arrantza Lehiaketa

14:30ean emango diote hasiera lehiaketari zapatuan [irailak 28], eta momentuz, 300 lagun inguruk eman dute izena.

Garazi Burgoa Aldarondo
Ondarroa
2024/09/25

Zapatuan [irailak 28] egingo dute 24. Umeen Arrantza Lehiaketa, Arrigorri Itsas Arrantza Elkarteak antolatuta, 14:30ean. Txistularien doinuekin batera emango diote hasiera egunari, Musika Plazatik hasi eta herriko kaleak zeharkatuko dituen kalejiragaz. Behin Itsasaurrera helduta, bolandera hotsagaz batera hasiko da lehiaketa, haur bakoitzak bere postua hartuko du Zubi Barritik Barra puntarainoko tartean eta arrantzatzeari ekingo diote. 

4 urtetik 14ra bitarteko ume eta gaztetxoei zuzendutako lehiaketa da honakoa, eta momentuz, herriko ikastetxeetako 300 lagunek eman dute izena. Hala ere, ikastetxetatik kanpoko ume eta gaztetxoek aukera izango dute izena emateko lehiaketa hasi aurretik, Musika Plazan. 

Baldintzei dagokienez, amuarekin arrantzatu beharko dute eta ezingo dute lazunik arrantzatu. Horrez gain, 10 zentimetrotik gorako arrainak soilik arrantzatu beharko dituzte.

Bigarren bolanderagaz amaituko da lehiaketa, eta urtero bezala, Herribixi kolektiboko kideek girotuko dute sari banaketa. 4-8 urte bitartean  eta 9-14 urte bitartean arrain gehien arrantzatu dituztenek saria jasoko dute, eta baita, parte hartzaile guztien artean arrain pisutsuena eskuratu duenak. Horrez gain, 4 urteko partaideen artean zozketa egingo da, gazteenak direlako. Dena den, “denentzako zerbait egongo dela” aipatu dute antolatzaileek eta Ondarroako merkatalgo eta eragileek arrantza lehiaketari emandako sariak direla azpimarratu dute. 

“Ondarroa herri arrantzalea izanda, egun polita izaten da. Herri osoa batzen gara; haur, gazte zein nagusi. Zubi Barritik Barra puntara arteko distantzian, kanabera uretara bota eta han pasatzen dugu eguna arrantzan. Gaztetxoenak arrantza mundura hurbiltzeko modua ere bada”, adierazi dute antolatzaileek. 

 

 

 

 

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.