Elantxobe eta Lekeitio artean erabakiko da Bizkaiko itsas kayak Txapelketa
Bizkaiko Txapelketa hartuko du X. Dzanga Itsas Kayak Txapelketak, domekan [irailak 29]. 12:00etan ekingo diote Elantxobe eta Lekeitio arteko 13 kilometroko ibilbideari
Datorren domekan [irailak 29], Elantxobek eta Lekeitiok esangura handiko kirol ekimena hartuko dute: Dzanga Itsas Kayak Txapelketa. Udalerri biok lotzen dituen kayak zeharkaldiaren X.urteurrena izango da. Lekeitioko Piragua Taldeko ordezkariek “data esanguratsua” dela azpimarratu dute. Izan ere, hamargarren ekitaldi hori Bizkaiko itsas kayak Txapelketa ere izango da. Maila oneko parte hartzea egongo dela aurreratu dute: gaur-gaurkoz, 48 partaide daude izena emanda. Antolakuntza “pozik” azaldu da, “klub eta toki askotatik” bertaratuko baitira txapelketan ariko diren parte hartzaileak.
12:00etan ekingo diote lehiari. Ordu horretan itsasoratuko dira, Elantxobetik Lekeitiora arteko itsas bidaia egiteko; 13 kilometroko tartea egin beharko dute. Arraunlari guztiei proba amaitu ondoren “jan-edanean eta jai giroan” elkartzeko deialdia luzatu diete antolatzaileek.