Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Ereño Gorria kareharria hizketagai izango dute Zientziaren Giltzaken hitzaldian

Laura Damas geologoak hitzaldia eskainiko du astelehenean [irailak 30], 18:30ean, Ereño Gorria kareharriaren inguruan.

Garaia Pagola Urriza
Ondarroa
2024/09/25

Geologo betaurrekoak jantzi, eta inguruko harriei begira ipiniko dira astelehenean [irailak 30] ondarrutarrak. Zientziaren Giltzak elkarteak halaxe hasiko du ikasturtea, 18:30ean, Kofradia Zaharrean Laura Damas Molla geologoak eskainiko duen hitzaldiagaz. Rojo Ereño: Roca Patrimonial Internacional hitzaldia izango da, hain zuzen ere, entzuteko aukera egongo dena. 

Damasen hitzetan, harria beti egon da gizakiarekin lotuta: “Tokian tokiko jatorria duten eraikuntzarako arrokek herri eta hirietako paisaia bereizten dute, nortasun ikur paregabeak sortuz. Gainera, gizakiak elementu berezi eta esklusiboekiko ahultasuna duela kontuan hartuta, jakina da zenbait harri barietatek bereizgarritasuna ematen dutela”. Hari horri tiraka, hain zuzen ere, nabarmentzen dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hainbat kareharri ere: Markina Beltza, Mañaria Grisa edo Ereño Gorria, esaterako.

Besteak beste, azken horretan sakonduko dute astelehenean: “Aurten Zientzia Geologikoen Nazioarteko Batasunak Ereño Gorria kareharria Nazioarteko Ondare Harri izendatu du. Hala izendatzeko arrazoiak hainbat izan dira: K.o. I. mendetik arkitekturan edo eskulturan izandako erabilera, eskala masiboan esportatzen zelako, edota kareharri harekin eraikitako edo dekoratutako monumentuengatik, beste hainbat arrazoiren artean”.

Damasek azaldu duenaren arabera, Ereño Gorria kareharria Urdaibairen dago, eta hainbat harrobi ustiatu dira haren historian; hala, Ereño izena duen arren, harrobirik handiena Gautegiz Arteagakoa izan da. “Andrabide Harrobia edo Harrobi Gorria Bizkaiko Ondare Historiko izendatuta dago”, jakinarazi du Damasek. 

Hori guztia azalduaz batera hasiko du hitzaldia, eta jarraian, kareharri “berezi” horretan gehiago sakontzeko aukera egongo da: “Ze ezaugarri ditu kareharri horrek hain esklusiboa izateko? Geologiaren ikuspuntutik, zer ikusi daiteke harrobietan eta Ereño Gorria kareharriarekin egindako eraikuntzetan? Noiz sortu zen? Zelan sortu zen? Gure ondarea ezagutzeak balioan ipintzea ahalbidetzen du”. 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.