390 lagun batu dira 24. Umeen Arrantza Lehiaketan
Ohi legez, gaurkoan ere jendetsua izan da umeen arrantza lehiaketa. Herriko txikienek portu inguruak bete dituzte.
Herritarren artean hitzordu ukaezina da Ondarroako Arrigorri Itsas Arrantza Elkarteak antolatutako 24. Umeen Arrantza Lehiaketa, eta gaurkoan ere, argi gelditu da. Guztira, 390 umek parte hartu dute, eta eguraldia lagun, giro paregabea sortu da Ondarroako portu aldean.
14:30ean hasi da txistularien kalejira Musika Plazatik, eta atzetik, ume bakoitzak kanabera eskuan, Ondarroako kaleak zeharkatu dituzte. Itsasaurrera heldu bezain pronto, bolanderarekin batera, korrika atera dira ume eta gurasoak, arrantzatzeko lekuaren bila. 17:00etako kanpaien hotsa entzutean, bigarren bolanderarekin batera, amaiera eman diote lehiaketari, eta berriro ere, herriko pilotalekuan batu dira ume zein gurasoak.Â
Hurrengoak izan dira irabazleak:Â
- 4-8 urtekoak:
- Lehenengo postua: Kai Telleria, 59 arrain.Â
- Bigarren postua: Alluitz Beroiz, 19 arrain.
- Hirugarren postua: Enara Lopez, 13 arrain.
- 9-14 urteko:Â
- Lehenengo postua: Aiur Gracia, 21 arrain.Â
- Bigarren postua: Antia Etxebarria, 19 arrain.Â
- Hirugarren postua: Iera Eskuredo, 18 arrain.Â
- Arrain pisutsuena: Ekain Diez Lado, 9oo gramoko breka.Â
- Parte hartzaile gazteenen zozketako sariduna: Ander Lopez.Â
Ohi legez, Herribixi kolektiboko kideak arduratu dira sari banaketa girotzeaz. Eskuak beteta joan dira etxera parte hartzaile guztiak, izan ere, denentzako egon baita sariren bat. Lagun artean eta familian gozatzeko txapelketa da honakoa, eta belaunaldiz belaunaldi arrantzaren balioa transmititzea da helburua.Â