Markina-Xemeingo hainbat auzotan estolderia tasa kentzeko eskaria egingo du udalak
Era berean, orain arte kobratu izan zaienei azken lau urtetako dirua itzuliko zaie.
Markina-Xemeingo auzo gehienetan estolderia tasarik ez badago ere, Bizkaiko Ur Partzuergoak estolderia tasa kobratu izan die herritar batzuei. Horren aurrean, irailaren 20ko Tokiko Gobernu Batzarrak aho batez erabaki zuen estolderia tasa itzultzea kobratu behar ez zitzaienei; aurtengoa eta hiru urte atzera eginda dagokien zenbatekoa jasoko dute. Era berean, estolderia ez dutenei ez kobratzeko behar den informazioa bidali eta eskaria egingo dio Markina-Xemeingo Udalak ur, saneamendu, zabor eta estolderiaren kobrantzaz arduratzen den Ur Partzuergoari.