Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Leartibai Fundazioak Enpresa Berdea programa jarri du martxan

Lau formakuntza saio antolatu dituzte urrian eta azaroan online, 9:00etatik 13:00etara, eta doakoak dira.

Mikel Reina Barros
Lea-Artibai eta Mutriku
2024/10/02

Leartibai Fundazioak lehen aldiz Enpresa Berdea programa sortu du. Helburua enpresa industrialen “trantsizio ekologikoa” lortzea dela diote: “ Lea-Artibaiko enpresen hazkunde ekonomikoaren eredu berriaren eragile gisa, ikuspegi ekologiko integratzaile eta enpresen estrategiarekin lerrokatuta”.

Horretarako, lau formakuntza saio antolatu dituzte. Barikuan [urriak 4] emango diete hasiera “Posizionamendua eta ideiak argitzen” izeneko saioagaz. Bertan, enpresa bat jasangarritasunaren arloan kokatzen laguntzen duten irizpideak edota arau nagusiak ezagutaraziko dituztela diote, “datozen urteetan indarrean jarriko diren araudien berri eman emanez”.

Saio guztiak 09:00etatik 14:00etara dira, online eta doakoak izanik. Eskualdeko industria-enpresa, industriari lotutako zerbitzu-enpresa eta garraio- eta handizkako merkataritza-enpresei daude bideratuta.

Enpresa Berdea Programa Bizkaia Orekan Sakonduz ekimenaren barruan kokatzen da eta Eskualdeko Lehiakortasuna Bultzatzeko Programaren bitartez diruz lagunduta dago. Bizkaia Orekan Sakonduz Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak eta BEAZek bultzatzen dute, “lurralde lehiakortasuna sustatzeko”.

Hurrengo saioak:

  • Urriak 18. Karbono neutroa helmuga. “Bigarren saio honetan ingurumen-aztarnaren kalkulua eta karbono-neutraltasuna nola lor daitekeen azalduko da”.

  • Urriak 25. Autosufizientzia energetikoa. “Hemen, laguntza-planen eta irtenbide espezifiko eraldatzaileen bidez energia-independentzia lortzeko bideak aurkeztuko dira”.

  • Azaroak 8. Zirkulartasuna: negozio eredu berria. “Tailer honen bidez, zirkulartasunaren kontzeptua, lehiarako dituen abantailak eta enpresetan nola txertatu daitekeen erakutsiko da”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.