Lea-Artibai Mankomunitateko kale hezitzaileak dira Nerea Larrinaga Santxez eta Iraia Fernandez Sanchez. Argi dute gazte eta nerabeek erantzunak behar dituztela, eta bide horretan laguntzeko asmoz egiten dute lan.
Euskararen ezagutza gorantz doan bitartean, erabileraren datuek ez diote berdina. Kezka piztu du horrek hainbat euskal herriren artean, eta horien artean, baita Lekeition ere. Arazoari aurre egiteko Dzast Euskara Taldea sortu dute hainbat lekeitiarrek, eta, helburuak finkatuta, lanean ari dira jada.
Herritarrek erakutsitako konfidantza eta jarrera goraipatu dituzte. Galdetegian espero baino erantzun gehiago jaso dituzte: 2300 herritar ingururen erantzunak jaso dituzte.
Ibilbide literarioen bitartez "herria ezagutzeko" proiektua da honakoa, herriko idazleen lanetatik abiatuta. Lehendabiziko fasean, Ana Urkiza eta Kirmen Uribe izango dira protagonistak.
Azaroaren erdian hasiko dira Ondarroako KamiƱazpi auzoko obra lanak, eta sei hilabete iraungo dute.
Ziortza-Bolibarko Udalak eta Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak datozen lau urteetarako hitzarmena sinatu dute.
Parte hartzea espero baino baxuagoa izan dela adierazi dute antolatzaileek, hala ere, bertan emandako hausnarketak positiboki baloratu dituzte.
Besteak beste, hilerriko argiztapena hobetu dute.
Abenduaren 21ean egingo dute azoka; azaroaren 6ra arte eman daiteke izena.
Azaroan eta abenduan, ekimenez beteriko Agenda Morea edukiko dute munitibartarrek, bertso bazkari, kontzertu, antzezlan eta elkarretaratzeekin.
Azaroaren 4tik 8ra Mendexako kontsultara bideratuko dituzte herritarrak. Intsonorizazioa eta sarrera hobetuko dituzte.
Lea-Artibai Mankomunitateak azaroan eskainiko du tailerra. Izena eman behar da.