ADES elkarteko kideak etsita daude aztarnategien uholdeen arazoarengatik
Domekan [urriak 6] Euskal Espeleo Laguntza taldeak Izaban (Nafarroa) egin duen erreskate ariketan parte hartu dute.
ADES Espeleologia Elkarteko kideek zeregitekoa ez dute falta izan azken egunetan. Hasteko, joan den asteko euriteengatik Lekeitioko Armintxeko kobazuloan “enegarren” uholdeak erregistratu zituzten. Hirugarren sektorea deritzona berri lokatzez zikindu dela esan dute, azaldu dutenez, “ohikoa” bilakatu da urtean bi edo hiru aldiz gertatzea. Zortzi urte pasa dira labar-arte aztarnategia aurkitu zutenetik eta esita daudela diote: “Etsigarria da administrazioaren aldetik uholdeen arazoa oraindik konpondu barik egotea”.
Horrez gain, asteburuan [urriak 5 eta 6] Euskal Espeleo Laguntzaren Simulakro Orokorrean parte hartu dute ADES Elkarteko kideek. “Zailtasun nabarmeneko” leize bat aukeratu zutela esan dute: Sima del Bosquete (Izaba). Leize horretan jada erreskate bat burutu zen 2016ean, eta desobstruzkioen ostean Anialarrako sistemaren ebakuazio bide nagusia izateko aukera handiak dituenez, esan dute “interesgarria” zian zela zen bere ezaugarriak eta zailtasunak ezagutzea. “Ustekabez betetako ariketa izan da, benetako erreskate batean kontuan hartu beharko diren hainbat eta hainbat detaileez jabetzeko balio izan diguna”.