Urriaren 19an egingo dute Aulestiko 17. mendi martxa
Astelehenean [urriak 14] amaituko da 17. ermitarik ermita ibilbidean udaletxean izena emateko epea.
Aulestiko 17. mendi martxa urriaren 19an [zapatua] egingo dute. Izena emateko epea zabalik dago, baina udaletxearen bidez egiteko aukera astelehenean [urriak 14] amaituko da. Horretarako, 94-627 90 06 telefonora deituz edo administraria@aulesti.eus helbidera idatziz egin daiteke.
Hala ere, online aukera erabilgarri egongo da. Horrez gain, egunean bertan ere izena emateko aukera dago. 14 urte artekoek 10 euro ordaindu behar dituzte eta hortik gorakoek 18 euro, egunean bertan 12 eta 20 euro igoko dira prezioak, urrenez urren.
Hiru ibilbide egongo dira aukeran: luzea, laburra eta berezia. Laburra 10:30ean aterako da parketik eta 10 kilometroko ibilbideada, 3 ordutan egiteakoa, hurrengokoa da ibilbidea: Parkea, Madalena, Murelaga, Garatxaga, Lekerika, Narea eta plaza. Luzeko parte hartzaileak, berriz, 08:00etan aterako dira 25 kilometro eta 5 ordu eta erdi inguruko ibilbidea egitera: Plaza, San Anton, Goierri, Urregarai, Malats, Zubero, Urriola, Murelaga, Garatxaga, Lekerika (Ilunzar), Narea eta plaza.
Azkenik, ibilbide bereziari dagokionez, antolatzaileek esan dute osatzeko aukera eguraldiaren araberakoa dela, 29 kilometro eta 6 ordu eta inguruko bidea dela jakiranazi dute. 08:00etan aterako ziren herriko plazatik.
Horrez gain, antolakuntzarik bestelako zenbait ohar eta eman dituzte. Parte hartzaileentzako gerriko poltsa eta eskuoihala emango diete eta behin ibilbidea amaituta, 12:30etik, 15:00etara kopaua eskainiko dute, betiere pultsera erakutsita. Gainera, 15:00etan, Hamen Bertokoa produktuen otzararen zozketa egingo dute.
Aurretik gosaldu nahi dutenentzat herriko tabernak zabalik izango dituzte, aparkalekuak seinalizatuta egongo dira eta dutxatzeko aukera ere egongo da. Azkenik, jakinarazi dute ezin direla txakurrak eraman.