Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Hamaika txoko lurpean

ADES Espeleologia Elkarteak lurpeko munduaren kontserbazioan eta berreskurapenean lan egiten du, ondarearen ezagutza eta sustapena bultzatuz.

Ainhoa Astarloa Beotegi
Lea-Artibai eta Mutriku
2024/10/18

Lurpeko munduari eta litologia karstikoari lotutako natura, gizarte eta kultura-ingurunea aztertzea, kontserbatzea eta berreskuratzea du helburu ADES Espeleologia Elkarteak. Lurpeko munduaren azterketa, ulermena eta ezagutza handiagoa sustatzea eta espeleologia-zientzia guztien ezagutza zabaltzea hartzen ditu beregain, gainera. Horrez gain, natura, historia eta paleontologia-ondarearen ezagutza eta defentsa sustatzeako ere lan egiten du.

Haitzuloen eta horien eduki naturalen azterketa zientifikoa eta kontserbazioa sustatzearen aterkipean, etengabe jarduten dute lanean ADESeko (Asociacion Deportiva Espeleologica Saguzarrak) kideek, eta horietako batek, Oier Gorosabelek, gaur egungo elkartearen proiektuen berri eman du: “Momentu honetan, Lekeition hasi gara lanean, baina badaukagu beste kanpaina indartsu bat Kortezubin, Oma, Basondo eta Atxondo inguruak esploratzen. Gero, ardatz edo haitzulo nagusiez gain, badira beste behaketa eta leize txikiagoak ere. Adibidez, Usansolo, Zeberio eta inguruko lurrak. Horietan ere jarduten dugu”. 

Izan ere, Gorosabelek adierazi duenez, behaketa espeleologikoak egiteko ez daukate data zehatzik, ahal direnean egiten dituzte. Badira data horiek baldintzatzen dituzten ezaugarri batzuk: behatzaileen denbora, alde batetik, egoera meteorologikoak, bestetik, baita haitzulo bakoitzaren beharrizanak ere. Beraz, aldi berean zortzi edo hamar zeregin izan ohi dituzte zabalik, eta aipatutako baldintzen arabera, bata edo besteari ekiten diote.

Espeleologoen lana berebizikoa dela arrazoitzen du etengabe elkarteak, batez ere uraren garrantzia azpimarratuz. “Denoi gustatzen zaigu etxean edo kalean ur freskoa eta garbia edatea. Gure eskualdean ur gehiena lurpetik datorrela kontuan izanda, uste dut ulertzen dela espeleologiaren garrantzia”, azaldu du Gorosabelek, eta era berean, beraiek egiten duten lanarekiko dibulgazio lanaren balioa ere nabarmendu du, jendeak “lurpeko munduari buruzko informazio nahikoa” izan dezan. 

Argazkia: ADES.

Egungo eta antzinako tresna eta materialen arteko desberdintasun nabarmena ikusirik, Gorosabelek aipatu du “aurretiaz egindako lanak sistematikoki errebisatzen” dituztela espeleologoek. Horren isla da duela bi asteburu Kortezubin Bustankobaren hirugarren sarrera aurkitu izana. Berebiziko garrantzia duela azpimarratu du ADESeko kideak: “Kobazulo hori aspalditik ezaguna da, eta horregatik du garrantzia berezia aurkikuntza horrek. Gainera, gu baino lehen, beste espeleologia talde bat 60ko hamarkadan lan horrekin hasi zen, eta guk beraiek hasitako lana jarraitu dugu”. Adierazi duenez, aurretiaz aztertutako lekuetan gaur egungo begiekin begiratuz gero, gauza berriak aurkitzeko aukera handia dago. Horrelako kasuak “oso maiz” izaten dituztela zehaztu du.

Oier Gorosabel (ADES Espeleologia Elkarteko kidea): “Gaur egungo kobazuloen %10 soilik ezagutzen dela kalkulatzen da, orokorrean”

Toki berezi bezain politak aurkitzen dituzte ADES Espeleologia Elkarteko kideek, eta espeleologo bakoitzak bere kuttunenak ditu. Gorosabel bere hastapeneko lanetako haitzuloez gogoratzen da sarri. Bereziena aipatu behar izatekotan, bere lehen behaketa egin zuen haitzuloa aipatuko lukeela dio: “Nabarniz inguruan kokatzen den Ineritzeko Leizearekin gelditzen naiz pertsonalki. Nire lehen behaketa lanak hor egin nituen, eta nolabaiteko berezitasun hori du niretzat haitzulo horrek”. Asko dira espeleologoek ezagutzen dituzten haitzuloak, eta nahiz eta datu zehatzik ez izan, duela hamar urte inguru Urdaibain katalogatutako haitzuloak 1.000-1.200 bitartean izan ziren. Gaur egun, Urdaibain datu horien bikoitza katalogatuta dutela ziurtatu du Gorosabelek, eta beraz, Lea-Artibai eta Busturialde inguruko datua “3.000tik gorakoa” dela.

Argazkia: ADES.

%90, ezagutzear.
Jendearentzat oso ezagunak diren haitzuloak daude Lea-Artibain eta Busturialdean barrena. Izan ere, ADESeko lantaldeak behatzen dituen eremu nagusiak dira bi eskualde horiek. Hala ere, lur azpian hamaika txoko daude oraindik ezagutzen ez direnak, bai eskualdeetan, bai kanpoan: “Gaur egun, kobazuloen %10 soilik ezagutzen dela kalkulatzen da. Ez bakarrik Lea-Artibain eta Busturialdean, baizik eta orokorrean”. Hori kalkulatzeko bideak ere badaude, gaur egun. Gorosabelek azaldu duenez, lur geologikoa aztertu behar da lehenik, eta geologoak gai dira lur azpian zenbateko garapena egon daitekeen jakiteko. Hainbat erronka dituzte espeleologia lanetan aritzen direnek, eta horrekin lotuta, terminus terminoa aipatu du Gorosabelek. Terminus hori “espeleologoak heldu diren puntu bat” da, baina “arrazoi desberdinengatik” jarraitu ezin izan dutena.

“Lur azpiko behaketen eta haitzuloen munduan interesa duen oro gurera ongi etorria izango da”

Zortzi kide inguru dira gaur egun ADES Espeleologia Elkartearen barruan behaketa lanak egiten dituztenak, baina aipatu dutenez, beste hainbat dira beste mota bateko lanez arduratzen direnak. Horiek barik behaketa lanak ezinezkoak izango liratekeela azaldu du espeleologoak: “Azken finean, batzuek esplorazio lanak egiteko, beste batzuk kanpoan laguntzen egotea beharrezkoa da guretzat. Lankidetza funtsezkoa da. Guztira, hamabost pertsona inguru egon ohi gara”. Baina elkarteko “ateak zabalik” daudela nabarmendu du, eta, beraz, “lur azpiko behaketen munduan interesa duen edonor ongi etorria” izango dela.

Erlazionatutako edukiaADES Espeleologia Elkarteak Lekeitioko itsaslabarren esplorazio kanpaina abiatu duADES elkartea Solope eta Lezeta arteko itsas labarrean aritu da lanean

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.