598 lagunek egin dute Aulestiko mendi martxa
Gaur [urriak 19] eguraldi ona lagun, eguerdian denek batera mokadutxoa jan dute herriko plazan.
Aulestiko XVII. Ermitarik Ermita Mendi Martxa beste behin arrakastatsua izan da. 598 lagun elkartu dira gaur [urriak 19] antolakuntzak egindako hiru ibilbideak egitera. Azkenean, eguerdian, jan-edanean elkartu dira guztiak herriko plazan, eta giro ezin hobea nagusitu da.
Hain zuzen ere, eguraldia ere lagun izan dute. Hori bai, ibiltariek esan dute lokatza zegoela bidean, baina normaltzat jo dute azken egunetako euriteengatik. Gainera, eguraldiaren menpe zegoen ibilbide berezia egin ahal izan dute, eta 30 herritarrek osatu dute biderik luzeena. Horrenbestez, antolatzaileak “pozik” agertu dira mendi martxak izandako harreragaz.