Bittor Bengoetxeak eta ‘Pupi’k irabazi dute artzain txakur lehiaketa
Domekan [urriak 20] lehiatu zuten Atxondo kirol ondoko zelaian.
Amaitu dira denboraldiko artzain txakur lehiaketak. Sasoiko azkenengoa, 22. txapelketa zehazki, Markina-Xemeinen lehiatu zuten domekan [urriak 20] Atxondo kiroldegi ondoko zelaian. Giro “ederrean” ospatu dutela nabarmendu dute antolatzaileek.
Bittor Bengoetxeak eta ‘Pupi’ txakurrak irabazi dute Markina-Xemeingo II. Artzain txakur lehiaketa 267 puntugaz. Bigarren, puntu bakarrera, Xabier Gastañaga eta Sandy izan ziren eta hirugarren Mikel Pagasartundua eta Lai izan ziren 241 puntugaz. Lauggaren Juan Mirura eta Lucki izan ziren 220 puntugaz, bosgarren Manuel Gorriti eta Izar 155 puntugaz, seigarren Igor Elordi eta Lagun 131 puntugaz, zazpigarren Pello Segurola eta Kai 88 puntugaz eta zortzigarren Martzel Hualde era Sua 58 puntugaz.