Irudimena askatu dute frontoi atzeko horman
Ispasterko Udalak herriko frontoi atzeko horma zuria margozteko deia egin zuen joan den zapatuan [urriak 26], eta herritarrek, umeek batez ere, erantzun egin zuten. Hor-Mak taldeko Iñigoren laguntzagaz, umeek “irudimena askatu” zutela esan dute. Hori bai, betiere “besteenganako errespatuz” egin zutela nabarmendu dute. Hain zuzen ere, udaletik esan dute aldiro aldiro horma zurituko dutela margoketa desberdinak egiteko.