Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Ingurumenaren aldeko ekimenak antolatu dituzte Ispasterren

Zapatuan [azaroak 9] eta domekan [azaroak 10] ekintzak antolatu ditu Ispasterko Udalak bestelako elkarteen laguntzagaz.

Mikel Reina Barros
Ispaster
2024/11/05

Ispasterko Udalak ingurumenaren zainketagaz duen konpromisoa argia da eta hitzekin bakarrik ez, ekintzekin berretsi nahi dute. Horregatik, asteburuan bi ekimen antolatu ditu bestelako elkarteen laguntzagaz.

Zapatuan [azaroak 9] Ispaster eta bere ingurua garbitzera aterako dira herritarrak. 09:00etan jarri dute hitzordua herriko plazan. Bertan materiala banatuko dute eta antolatzaileek argibideak emango dituzte denbora ahalik eta hobekien baliatzeko. Ondoren, bakoitza dagokion bere tokira abiatuko da eta bazterrak garbitzeari ekingo diote. 13:00etan elkartuko dira ostera ere herritarrak plazan eta egindako lanaren lehen balorazio bat egingo dute. Horrez gain, ostean, nahi dutenek mokadutxoa hartzeko aukera izango dute Haritz Aurre elkartean.

Helburu nagusia herriko ingurua “garbitzea eta kontserbatzea” dela azaldu dute. “Batzen garenok elkarlanean jardungo dugu eremu publikoetako zaborra (birziklatuko da) biltzeko. Ispasterreko itxura eta osasun egoera modu ikusgarrian hobetu ahal delako. Honek, eragin positiboa izan dezake konzientziazio ekologikoan, floraren, faunaren eta ekosisteman, gainera, harro egoteko arrazoia izan daiteke komunitatearentzat”, azaldu dute. Hain zuzen ere, besteak beste, Gurutze Gorriak, Ispasterko Nagusien Alkarteak, Otoio Kirol Elkartea edota Eskolako Familien Elkartea.

Konpromisoa
Domekako [azaroak 10] ekimena, berriz, umeen kontzentziarako izango da baliagarriagoa. Herriz Herri ekimenaren bitartez, Haurkuna haurrentzako iraunkortasunerako tailerrak egingo dituzte 11:30eetik aurrera. Azaldu dutenez, eguraldi onagaz kanpoko frontoia egingo dute, eta euria egitekotan probatokian.

“Talde sormena eta lankidetza bultzatzen duten dinamiken bidez, txikienek primeran pasa dezaten”

5 eta 11 urte bitarteko haurrentzako tailerrak dira. Jarduera ludikoen bidez, garapen iraunkartagaz eta 2030 Agendaregaz lotutako “balioak” landuko dituzte: energia eskuragarria eta ez kutsagarria, ekoizpen eta kontsumo arduratsua, urpeko eta ekosistemen bizitza. “Hori guztia talde sormena eta lankidetza bultzatzen duten dinamiken bidez, txikienek primeran pasa dezaten”, azaldu dute.

Herriz Herri ekimen ibiltariaren helburua da Bizkaiko ahalik eta udalerri gehienetara iristea da 2030 Agendagaz eta Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat etorriz: “Gizarte eragin edo inpaktu sozial positiboa duten eta aukera berdintasuna, gizarteratzea eta garapen jasangarria sustatzen dituzten proiektuak elkarrekin lantzeko”. Proiektuagaz herritarren kohesioagaz eta ongizateagaz duten konpromisoa erakutsi nahi dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.