2024/11/5

Ziortza-Bolibarko udaletxea. Argazkia: Ziortza-Bolibarko Udala.

Ziortza-Bolibarko Udalak auzo batzarrak egingo ditu asteburuan

Hiru egunetan egingo dituzte batzarrak: barikuan, zapatuan eta domekan [azaroak 8, 9 eta 10]. Udal ordezkariek batzarretara joatearen garrantzia azpimarratu dute.

Hernaniko zero zabor hozkailua.

Hondakinak gutxitu eta berrerabiltzeko jardunaldia egongo da Markina-Xemeinen

Hobeki Elkartearen urteroko jardunaldietako bat hartuko du Markina-Xemeinek barikuan [azaroak 8]. 09:00etatik 14:00etara hondakinen inguruan hausnartzeko bertoko nahiz Europako hainbat aditu ariko dira azalpenak ematen.

Bost emanaldirekin dator Antzerkiaz Blai! egitasmoa

Sarrerak eskuragarri egongo dira azaroaren 7tik [eguena] aurrera, Turismo Bulegoan eta Mutrikuko Udalaren web orrian.

Saharar kanpamenduetara eramateko material bilketa martxan jarri du Yaalah Elkarteak

Materiala uzteko azkenengo eguna azaroaren 15a [barikua] izango da, Kurike eta Idiakez dendetan, eta herriko ikastetxeetan.

Gaztetasuna, lehen lerrora

Thomas Urrutiak eta Thibault Basquek 2 eta 0 irabazi diete Jean Dominique Olharani eta Jon Zabalari, Eusko Label Winter Seriesen bigarren jardunaldian.

Ispasterko baserrien irteera

Ingurumenaren aldeko ekimenak antolatu dituzte Ispasterren

Zapatuan [azaroak 9] eta domekan [azaroak 10] ekintzak antolatu ditu Ispasterko Udalak bestelako elkarteen laguntzagaz.

Berandu bada ere, maila handiko finala jokatu dute

Txaparro-Garalde bikoteak 25 eta 13 irabazi dio Olaitu-Pepe bikoteari, Ondarroako III. Pala Txapelketaren lehen mailako finalean.

Giro "ederra" nagusitu zen Ondarroako bertso bazkarian

Antolatzaileek balorazio "positiboa" egin dute, eta udaberrian beste saio bat antolatzea da asmoa.

Oihana Gartziaren argazkiak irabazi zuen 2021eko egutegirako argazki lehiaketa.

Martxan dago Berriatuko egutegirako VII. argazki lehiaketa

Aukeratutako argazkiekin 2025eko egutegia egingo dute eta herriko etxeetan banatuko dute.

Lekittoko Mugimendu Feministian Pirt-Part eztabaida fasea, Andraetxian.

Andraetxeko oinarrizko baliabide digitalak erabiltzen ikasteko tailerra egongo da

Eguenean [azaroak 7], 18:00etatik aurrera egingo dute tailerra, Andraetxean.

Amorotoko Pepetxo kobazuloa ezagutzeko irteera egingo dute azaroaren 10ean

Bi ibilbide daude aukeran: lau kilometroko laburra edo zortzi kilometroko luzea. Kobara sartu nahi dutenek izena eman behar dute.

Gehiago