2025eko aurrekontuak prestatzeko lekeitiarren ekarpenak jaso nahi ditu udalak
Azaroaren 18ra arte egin ahalko dira ekarpenak, udaleko sarreran edo kultur etxean dauden orrien bitartez.
Lekeitioko Udala 2025eko aurrekontua prestatzeko lanektagaz hasi da, eta herritarren ahotsak entzun nahi dituzte. Horretarako, ekarpenak egiteko deialdia zabalik egongo da azaroaren 18ra arte. Azaldu dutenez, parte hartzeko bi baldintza daude. Alde batetik, Lekeition erroldatuta egon beharko da, eta, bestetik, 18 urte edo gehiago eduki beharko dira. Hala, baldintzak betetzen dituztenek udaleko harreran edo Eusebio Erkiaga kultur etxean aurkeztu ahalko dituzte ekarpenak, bertan dauden orriak betez.