Gorputza eta mugimendua landuko dituzte Etxebarrian
Azaroaren 20an eta 27an eta abenduaren 4an eta 11n izango dira saioak. Doako ikastaroa izango den arren, izena eman behar da azaroaren 18a baino lehen.
Gorputza, dantza, mugimendua eta plazerra landuko dute urte amaiera bitarte etxebarritarrek. Joan den ikasturtean ere eskaini zuen saioa Parekidetasun Batzordeak, eta errepikatzea erabaki dute. Lau saio eskainiko dituzte: azaroaren 20an eta 27an, eta abenduaren 4an eta 11n, 18:30etik 20:00etara, eskolan.
Azaldu dutenez, udaberrian bezala, oraingoan ere emakumeei zuzendutako saioa izango da: “Norberarekin eta besteekin egoteko espazioa izago da, gorputzak mugitzeko eta elkarrekin ahalduntzeko”. Hori horrela, elkarrekin ahalduntzeko bidea hasiko dute ikastaroan parte hartzen dutenek.
Doako ikastaroa izango da, baina parte hartzeko beharrezkoa izango da izena ematea azaroaren 18a baino lehen. Horretarako, bi bide zabaldu dituzte. Presentzialki Etxebarriko udaletxean eman ahalko da izena, astelehenetik barikura, 09:00etatik 14:00etara. Telefonoz, aldiz, 94-616 64 32 edo 94-616 74 09 telefonoetara deituz egin ahalko da.