Lurjausia egon da Lekeitiorako norantzan
Bi harri erori dira Amillaga baserri inguruko errepidera, eta horietako batek furgoneta bat jo du.
BI-2405 errepideko 65. kilometroan, Lekeitiorako norantzan, lurjausia gertatu da gaur [azaroak 12] eguerdian. Amillaga baserri inguruan gertatu da ezbeharra: bi harri erori dira menditik, eta horietako batek furgoneta bat jo du. Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta errepidea itxi dute; Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bi kilometrorainoko ilarak sortu dira. 14:00ak inguruan zabaldu dute bidea berriro ere. Ez da ez hildakorik, ez zauriturik egon.