Salgai daude Erroak Loran jaiko bazkarirako txartelak
Azaroaren 30ean ospatuko dute berriatuarren jaia, eta bazkaria herriko frontoian egingo dute.
Erroak Loran Berritxuarron jaia azaroaren 30ean ospatuko dute. Eguneko hitzordurik nagusienetako bat herri bazkaria izaten da, eta horretarako tiketak dagoeneko salgai daude. Hain zuzen ere, udaletxean daude salgai azaroaren 22ra arte, 15:00etan izango da azken ordua.
Bi menu aukera daude eskuragarri. Alde batetik, arroz paella, oilaskoa patatekin eta pantxinetak osatzen duena, 8 eurotan dago umeentzako eta 20 eurotan nagusientzako. Beste alde batetik, aukera begetariano eta beganoa eskainiko dute pasta entsaladagaz, barazki hanburgesa tomateagaz eta pantxinetagaz 20 euroren truke. Bi menuetan ura, ardoa eta ogia barne daude.