'Emakume etorkinak eta zaintzak' solasaldia egingo dute martitzenean Markina-Xemeinen
Cony Karrantza Castro herri hezitzaile feminista eta antiarrazistak gidatuko du solasaldia, 18:30ean, Esperantza Aretoan. Gaztelaniaz izango da.
Emakume etorkinak eta zaintza izango dute erdigunean martitzenean [azaroak 19] markina-xemeindarrek. Azaroaren 25erako hamar egun baino ez dira falta, eta horren harira, “bizitzak zaintzen eta sostegatzen dituzten emakumeen errealitateari” buruz aritzeko solasaldi batean elkartuko dira herritarrak. Cony Karrantza Castro herri hezitzaile feminista eta antiarrazista izango da hizlaria. 18:30ean elkartuko dira Esperantza Aretoan, eta gaztelaniaz egingo dute solasldia.