Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Gaztaina erreen bueltan batu dira eskualdeko galiziarrak

Ondarroako Galiziar Etxeak hirugarren urtez jarraian antolatu du Magosto Eguna. Gaztainez gai, askotariko produktu galiziarrak dastatzeko aukera egon da. Bihar [azaroak 17] ere, jaiak jarraitu egingo du.

Ondarroako Magosto Eguna 2024
Garaia Pagola Urriza
Ondarroa
2024/11/16

Hirugarren urtez jarraian, Ondarroako Itsasaurren elkartu dira gaur [azaroak 16] eskualdeko galiziarrak. Ondarroako Galiziar Etxeak Magosto Eguna antolatu du aurtengoan ere, eta ezin hobeto erantzun dute herritarrek. “Jai berezia” da galiziarrentzat azaroan ospatzen dutena, eta eguna ederra pasatzeko “ilusioz” dago Armindo Peso Ondarroako Galiziar Etxeko presidentea ere: “Eguraldi ona dago, eta espero dugu gaur eta bihar jendea etortzea. Oso jai berezia da galiziarrontzat; Galiziako leku askotan ospatzen da. Gogoz eta ilusioz gaude egun berezi honetan”.

Jada herritarren artean zabalduta dagoen jaia da Magosto Eguna, baina, Ondarrutarrak ez ezik, eskualdeko jendea ere gerturatu da Ondarroara: “Herritar asko etortzen dira, eta baita inguruko jendea ere: Markina-Xemein, Berriatua, Mutriku, Lekeitio… Hemen galduta egon den tradizioa zen gu antolatzen hasi garen arte, eta orain, hirugarren urtea denez, jendea ohitzen hasi da. Pixkana jaia berreskuratzen ari gara”. Hala, gaztaina erreak eta produktu galiziarrak dastatzeko aukera eduki dute bertaratu direnek.

Musikak ere, ez du hutsik egin. Urtero bezala, aurtengoan ere Ondarroako Galiziar Etxeko Os Novos MariƱeiros gaita taldea aritu da musika jotzen. Magosto Eguna antolatzen hasi zirenetik ez dute hutsik egin, eta aurtengoa heltzeko ere, gogoz zeuden gaita jotzaileak: “Hemengo elkarteko taldea gara, baina Bilbo inguruan bizi gara; hamabi urte inguru daramatzagu jotzen. Oso pozik gaude aurten ere hemen egoteaz, eta gogoz eta ilusioz gaude gaur eguna ospatzeko. Gaztetxo batzuk ere taldera batu dira, eta hori oso pozgarria da guretzat, ze, ez da erraza instrumentu tradizionalekiko interesa sortzea eurei. Oraingoz, ziurtatuta daukagu jarraipena”.

Goizeko jardunaren ostean, bazkaritarako elkartuko dira. 23:00ak arte ospatuko dute jaia, eta bitarte horretan, Queimada ere egingo dute. Gaur bertaratzeko aukerarik izan ez dutenek, bihar [azaroak 17] ere edukiko dute gaztain erreak eta produktu galiziarrak dastatzeko aukera: “Asmoa, domekan ere 23:00ak arte egotea da, baina hori eguraldiaren eta jendearen arabera izango da”.

Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024
Ondarroako Magosto Eguna 2024

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.