Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Kulturartekotasuna izan dute erdigunean Markina-Xemeinen

Senegalgo Thiakhar herriko udal ordezkariak heldu ziren joan den astelehenean [azaroak 11] Markina-Xemeinera, eta gaur [azaroak 16] ahaidetza jaialdia ospatu dute Markina-Xemeingo Udalagaz batera. Euren elkarlanaren oinarri, hainbat lan ildo zehaztu dituzte.

Markina-Xemein eta Senegalgo Thiakhar herria ahaidetu egin dira
Garaia Pagola Urriza
Markina-Xemein
2024/11/16

Kultura desberdinen arteko elkarbizitza posible dela lau haizetara zabaldu dute gaur [azaroak 16] Markina-Xemeinen. Bertan elkartu dira Markina-Xemeingo Udaleko ordezkariekin batera, Abdou Aziz Senegalgo Thiakhar herriko alkatea eta Soda Mama Fall kultura ordezkaria, bi herrien arteko harremanak sendotzeko asmoz. Herritarrek ere, ez dute hutsik egin: osoko bilkura aretoa bete dute ahaidetza jaialdia ospatzeko.

Astelehenean [azaroak 11] heldu ziren Markina-Xemeinera Thiakharreko ordezkariak, eta ordutik, eskualdea ezagutzen aritu dira. Ahaidetza jaialdiagaz hasterako, Iratxe Lasa Arana Markina-Xemeingo alkateak hartu du hitza: “Ekitaldi honen bitartez, Senealgo Thiakhar herriaren eta Markina-Xemeinen arteko ahaidetza erakutsi nahi dugu. Bi hamarkada baino gehiago dira udalerria Senegalgo herritarrak hartzen hasi zela hango migrazio fenomenoaren ondorioz, eta gaur egun senegaldar komunitate zabala daukagu gure herrian”. Horietatik batzuek herrian bertan bota dituzte sustraiak, eta ugariak dira bertan jaio eta jatorria Senegalen duten herritarrak.

Horregatik, udalak kulturartekotasunaren aldeko aldarria zabaldu du: “Apustu garbia egiten dugu gure herriaren kultura aniztasunaren inguruan, eta kulturen arteko zubiak eraikitzea da lehenengo urratsa. Euskal kultura zaindu, babestu eta zabaltzeagaz batera, gure kulturarekin bizikidetzan bizi nahi duten beste kulturei ere zabalik egon nahi dugu, elkarrengandik edanez eta elkar elikatuz.

Hala, ahaidetzagaz lan ildo zehatz batzuk landu nahi dituzte. Thiakharrek dituen beharrei begiratuz, lau lan ildo eskaini dizkio udalak: lehen sektorearen garapenerako baliabideak eskaintzea, emakumeen ahalduntzea bultzatzeko esperientziak elkarbanatzea, Thiakharreko hezkuntza baliabide urriei erantzun bat ematea eta hizkuntza gutxituen garapenean laguntzeko euskararen normalizazioan eman diren urratsak elkarbanatzea.

Lehen sektorearen garapenari dagokionez, Thikaharreko ordezkariak Markina-Xemeinera heldu direnetik hainbat eredu ezagutu dituzte: “Produktuen ekoizpen ereduak eman eta horiek euren herrian inplementatu ditzaten formakuntzak eman nahi dizkiegu, bertako ereduetatik abiatuta. Aste honetan hasita gaude bertako eredu eta enpresa txikien eredu batzuk erakusten”. Lasak gaineratu duenez, formakuntza eta baliabide horiek guztiak bereziki emakumeei zuzenduta egotea nahi dute. Izan ere, migrazioaren ondorioz Thikharreko populazioaren “zati handi bat” emakumezkoak dira.

Hari horri tiraka, emakumeen ahalduntzearen inguruko esperientzietan ere ipiniko dute fokua: “Hemen bizi diren emakume senegaldarren eta hangoen esperientziak trukatu, eta ahalduntze prozesu bat hasi nahi dugu”.

 

Markina-Xemein eta Senegalgo Thiakhar herria ahaidetu egin dira

Hezkuntza baliabideei dagokionez, Thiakharreko egoerari erantzun bat eman nahi dio udalak: “Hemen jasotzen ditugun baliabideak hara bidaliko ditugu, hango hezkuntza baliabide urriei erantzuteko”. Lasak azaldu duenez, Lea-Artibai Ikastetxeak “material ugari” eskaini berri dizkio udalari Senegalera bideratzeko: “Lea-Artibai Ikastetxeak eskaini digunari beste material bilketa bat gehituko diogu, eta hara bidaliko dugu. Eskoletarako material aproposa itsas edukiontzi batean bideratuko dugu Thiakharrera”.

Azkenik, hizkuntza gutxituen garapenean ere, euren aletxoa ipini nahi du udalak: “Gure esperientzia transmititu nahi diegu. Euren herrian hizkuntza hegemonikoa den frantsesaren aurreran, wolofa eta sererra erabiltzen dituzte; euren herrian zehazki wolofa erabiltzen da. Gure herrian euskararen normalizazioan egin ditugun urratsak eta esperientziak elkarbanatuko nahi ditugu eurekin, euren ama hizkuntza hori eta gutxitua dagoen horrek dagokion estatusa lor dezan”.

Elkarlana, ezinbestekoa. Udalak hainbat baliabide eskainiko dizkion bezala, Thiakharri ere hainbat eskaera egin dizkio, alde biko elkarlana denaren erakusgarri. Alde batetik, kulturaren sustapenean ipiniko dute fokua: “Senegaldar jatorriko gure herritarren integrazio natural eta orekatu bat helburu, euskal kultura eurenganatu eta senegaldar kultura gorde eta babestearen aldeko oreka behar dute. Horretarako, senegaldar kulturaren sustapenerako baliabideak behar ditugu: ipuinak, literatura, dantza, abestiak…”. Hori horrela, ondare immateriala diren horiek guztiak Markina-Xemeinekin elkarbanatzeko eskatu diete.

Markina-Xemein eta Senegalgo Thiakhar herria ahaidetu egin dira

Beste aldetik, euskal kulturaren “izaera bereziaz jabetu” eta “nazio izaeraren zabalkundean” laguntza eskatu diete: “Euskal kulturak eta Euskal Herrik dien nazio izaera defendatu eta euskara den gure hizkuntza gutxitu baina handi honen berri euren herrian ere zabaltzeko eskatu nahi diegu. Eskerrik asko Abdou Aziz eta Soda Mama Fall gure herrira etortzearren. Izan dadila hau elkarlan luze baten hasiera”.

Aziz Thiakharreko alkatea ados agertu da Lasak esan duenaren aurrean; eurek ere elkarri balioak transmititzea beharrezkoa dutela uste dute. Era berean, migrazio fenomenoarekin ere oso arduratuta daudela adierazi dute. Hori horrela, bai osasun arloan eta baita hezkuntzaren arloan ere aurrerapausoak eman nahi dituzte, migrazio fenomeno hori geldiarazteko asmoz. Gaineratu dutenez, “oso eskertuta” daude Markina-Xemeingo abegikortasunagaz eta ikusten ari denagaz: “Bihotzean eroango dugu Markina-Xemein”.

Hala, ekitaldiagaz amaitzeko, bertoko produktu sorta batekin batera, aginte makila eskaini dio Lasak, ahaidetzaren ikur moduan. Tiakharreko ordezkariek, ostera, hainbat opari banatu dituzte bai udal ordezkarien eta baita herritarren artean ere. Ostean, jaiari eman diote hasiera: dantza emanaldia, kirola, eta bazkaria, denetarik egiteko denbora izan dute.

Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen
Ahaidetza jaialdia Markina-Xemeinen

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.