Indarkeria matxistari, erantzun zuzena
Euskal Herriko Mugimendu Feministaren deialdiagaz bat egin dute Lea-Artibai eta Mutrikuko herritarrek, Indarkeria Matxsitaren Kontrako Nazioarteko Egunean. "Gizonek ardurak hartzeko unea" dela aldarrikatu du Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Itaiak mobilizazioa egin du Ondarroan.
Indarkeria Matxistaren Nazioarteko Egunean kaleak hartuko ditu gaur Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Lea-Artibai eta Mutrikuko herritarrek ere bat egin dute deialdiagaz, eta indarkeria matxista deuseztatzeko, indarrak batu eta herriak aldarriz betetzeko eguna izan da gaurkoa.
Aurtengo mezua zuzena da: Ez bazarete konponbidea, arazoa zarete. Gizonei zuzendutako mezua da honakoa, eta ardurak hartzeko unea dela” azpimarratu dute: “Gizon gehienek konplizitatea, justifikazioa eta indarkeria matxista desagerrarazteko eta salatzeko konpromiso falta izaten jarraitzen duzue”. Fokoa arduran jarriz eta indarkeriaren aurrean erantzunkizunik hartzen ez dutenak seinalatuz, kaleak bete ditu gaur Mugimendu Feministak: “Arazoa zarete eraso bat jasaten dugunean gure hitza zalantzan jartzen duzuenak; arazoa zarete lagunartean txisteak eta iruzkinak mozten ez dituztuenean; arazoa zarete erasoren bat jasan dugunean justifikatzen eta erruaguregan jartzen duzuenean; arazoa zarete erasoa seinalau bai baina zuen jokaerak zuzentzen ez dituzuenen; arazoa zarete feministok urteetan salatzen gabiltzan indarkeriaren aurrean erantzunkizunik hartzen ez duzuenean”.
Indarkeriaren gorakada “kezkagarria” izateaz gain, kasu isolatuak izatetik urruti daudela adierazi dute: “Indarkeria ekonomikoa, mugak eta irregularizazio egoerak, gorroto diskurtsoen gorakada, estigma soziala, komunikabideetan egiten diren indarkeria matxista kasuen trataera bortzitza, estifma soziala, komunikabideetan egiten den indarkeria matxsita kasuen trataera bortitza, zaintzen banaketa desorekatua, sare sozialetako moseginia eta jazarpen anonimoa ez dira kasu isolatuak”.
Beraz, eraso matxistak salatu eta eskualdeko kaleak oihu eta aldarriz betez, elkarretaratzeetan batu gaur herritarak. Gizaburuagan eta Amoroton asteburuan zehar atera dituzte aldarrikapenak kalera; Gizaburuagan puntu morea marraztu zuten atzo [azaroak 24], eta udaletxeko balkoian jarri ostean, adierazpena irakurri zuten herriko zenbait neska gaztek. Amoroton, gaurko egunari begira, girotze jardunaldia egin zuten eskolako umeek, barikuan [azaroak 22], instalakuntza artistiko baten bidez, eta zapatuan [azaroak 23], Jo! antzezlana egon zen kultur etxean. Markina-Xemeinen ere, nahiz eta gaur iluntzean deitu duten mobilizazioa, “beldurraren kultuagaz” hausnartzeko tailerra antolatu zuen Morelarre Gazte Feminista taldeak, barikuan [azaroak 22].
Mendexan, goizean egin dute elkarretaratzea, 12:30ean, udaletxe aurrean, eta Lekeition, Azkue Natura Ikastolako eta Herri eskolako Lehen hezkuntzako seigarren mailako ikasleek pleno txikia egin dute udaletxean. Markina BHIn ere egun berezia izan dute. Hilkutxa jarri dute egun osoan zehar eraso matxistengatik hil dituzten emakumeen omenez. Horrez gain, Goizean zehar nahi duenarentzat photocall-a jarri dute liburutegian. Bertan, kartulinetan indarkeria matxista, homofobia edo transfobiaren kontrako mezuak idatzi dituzte ikasleek eta horiekin argazkiak atera. Lehen orduetan ikus-entzunezkoak izan dira protagonista. Batetik, Beldur Barik lehiaketako lanak ikusi dituzte, tartean finalerako sailkatu den ikastetxeko ‘Izan zinetelako gara’ bideoa. Bestetik, nagusiek A better man filma ikusi dute. Atsedenaldian denak batera elkartu dira eta manifestua irakurri eta gero aurreskua dantzatu. Gainontzeko herriei dagokienez, iluntzean egin dituzte elkarretaratzeak, baita Lekeition ere.
Morelarrek antolatu du mobilizazioa Markina-Xemeinen, eta Euskal Herriko Gazte Feminsiten diskurtsoa jarraituz, “beldurraren kulturari” egin diote erreferentzia, eta hedabideek erasoen gainean egiten duten irakurketa salatu dute: “Albiste dira eraso matxistak. Albiste dira, gure aurkako biolentzia desnaturalizatzea lortu dugulako. Indarkeria sinbolikoa arrakalatzen ari garelako. normala deitzen ziotena jada ez delako hainbeste”. Autodefentsa feminista erdigunean jarri dute Morelarreko kideek: “Errelato patriarkal eta arrazisei, salaketa feminista. Izuaren eta menderakuntzaren saiakerari, boteretze kolektiboa. Autodefentsa feminista banderatzat hartuz, azaroaren 25ean kaleak hartu ditugu”. Aulestin, 2024an Euskal Herrian gizonek eraildako emakumeak oroituz eman diote hasiera hitzartzeari, eta gizonen arduran jarri dute begirada: “Maskulinitate ereduen hausnarketa sakona egin ezik, eta sexu harremanetan onespena ezinbestekoa dela ulertu ezik, bortxaketaren kultura ez da amaituko”. Horrez gain, Gisele Pelicoten esaldia ekarri dute gogora: “Argi geratzea nahi dugu: Lotsa bandoz aldatuko da, eta beldurra ere bai!”. Berriatuan, elkarretaratzearen ostean, gune arriskutsuak identifikatzeko ibilaldia egingo dute herritik zehar.
Ondarroan eta Lekeitioko Udalek konpromisoak hartu dituzte. Ondarroan, Andrabanda feministaren laguntzagaz girotu dituzte kaleak, eta Ondarroako Udala izan da elkarretaratzearen ondorengo adierazpena irakurri duena: “Azaroaren 25a emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna dela eta Ondarroako Udalak gaitzespen irmoa adierazten du
indarkeria matxistaren adierazpen guztien aurrean, eta beste erankunde batzuekin, mugimedu feministarekin eta gizarte osoarekin modu koordunatuan lan egiten jarraitzeko konpromisoa berresten du”. Aurten, arreta berezia jarri diote “ultraeskuinak bultzatuta” jaiotzen diren “diskurtso ukatzaileei”: Emakumeen eskubideetan izandako aurrerapenen aurreko erreakzio horrek, emakumeen eta haien inguruaren aurkako indarkeria ezereztu egiten du, eta oraindik haratagoa doa, lege-aldaketen biktimak gizonak direla ustea sustatuz”. Ondarroako Udala emakumeen aurkako indarkeria “ezereztu” nahi duen diskurtsoen aurka agertu da, eta konpromisoak hartuko dituela azpimarratu du: “Emakumen ahalduntzeari eta gazteen artean indarkeriaren prebentzioari laguntzeko programak indartuko ditu udalak. Horrez gain, hezkidetzae egitasmoan, gazteen arteko indarkeria identifikatu eta prebenitzeko helburuarekin, aureko ikasturteak, besteak beste indarkeria digitala landuko da, honi aurre egiteko estrategien lanketarekin batera”. Gainera, erantzun kolektiboa aktibatzeko lanean jarraituko duela adierazi du: “Emakmeen kontrako indarkeria ukatzen edo ezerezten duen edozein erreakzio matxsitaren aurrean erantzun kolektiboa aktibatuko dugu herrian, mezu ukatzaileak indargabetzeko”. Lekeitioko Udalak, Ondarroako Udalaren diskurtsoa jarraituz, indarkeria matxista egiturazko arazoa dela adierazi du: “Sistema patriarkal sendo baten ondorioa da. Urte luzeetako lanaren ondoren indarkeriaren maskara kentzea eta ikusaraztea lortu bada ere, ohikoa da indarkeria matxistaren diskurtso ukatzaileak entzutea, bai komunikabideetan, bai sare sozialetan, eskuinak aurrera egiteko testuinguruak bultzatuta”.
Bestalde, Itaiak ere mobilizazio egin du Ondarroan, 18:00etan, Zaldupeko zubitik hasita, Indarkeria matxistaren aurka borrokatu! lelopean. Matxismoari aurre egingo dion «antolakuntza politikoa» aldarrikatu, eta eraso matxistek, egunerokoaren parte izanik ere, gizartean «geroz eta inpaktu txikiagoa» dutela nabarmendu dute. Alde horretatik, ultraeskuinaren gorakadaz ere mintzatu dira, ideia «atzerakoi» horiek matxismoaren gorakada hauspotzen dutela azpimarratuta.
Datozen asteetan
Azaroaren 25aren harira, ekintza gehiago burutuko dira eskualdean datozen asteetan. Aulestin, barikuan [azaroak 29] herriko emakumeentzako Ahalduntze feminista tailerra egongo da, erabilera anitzeko gelan, 17:30ean, eta domekan [abenduak 1] Detaile xume bat liburuari buruzko tertulia egongo da liburutegian, 11:30an. Berriatuan, Indarkeria emozionala: nola identifikatu nik neuk ikusi ez dudana hitzaldia egongo da, bideo gelan, 18:00etan, Arrate Ruiz-Oria Esparte psikologoaren eskutik. Lekeition, bihar [azaroak 26] eta egunean [azaroak 28] burutuko dituzte ekimen desberdinak; bihar, No estas sola. La lucha contra la manada dokumentalaren proiekzioa egongo da Ikusgarri Zineman, 19:30ean, eta eguenean, Indarkeria matxistari aurre egiteko protokoloari buruzko tailer praktikoa egongo da Andraetxean, 18:00etan. Munitibarren, barikuan [azaroak 29] elkarretaratzea deituko dute berriro, 20:15an, bidegurutzean, eta 20:30ean Lorea Zulaikaren musika emanaldiagaz gozatzeko aukera izango dute bertaratuek, gaztetxean.
Markina-Xemeinen eta Ondarroan abendura arte luzatuko dituzte ekintzak. Markina-Xemeinen, Tuppersex Feminista: norbere burua ezagutzeko eta plazera lantzeko tailerra egingo dute Uhagonen, abenduaren 17an [martitzena], 18:30ean hasi eta 20:00ak arte, “soilik emakumeentzat”. Ondarroan, Zori-ona dantza hitzaldia emango du Ainara Benitok eguaztenean [azaroak 27], Etxelilan, 19:00etan, eta barikuan [azaroak 29], Andrak erramutan: elkarrekin itsasoa hartzen dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia egongo da Etxelilan, 18:00etan.