Kardala Akuakultura Eskolak jasangarritasunarekin duen konpromisoa saritu dute
Materiala birziklatu eta eskultura berritzaile bat sortu dute, 'Martin, Ondarbeltzeko kapitaina', hain zuzen ere.
Gipuzkoako bederatzi lanbide heziketako ikastetxe saritu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, ekonomia zirkularrarekin duten konpromisoarengatik. Hain zuzen ere, joan den barikuan [azaroak 22] banatu zituzten Ekonomia Zirkularra Modelatuz ekimeneko seigarren aldiko sariak, eta horietako bat, Mutrikuko Kardala Akuakultura Eskolak lortu du Martin, Ondarbeltzeko kapitaina eskulturagaz.
“Sormena eta jasangarritasunarekiko konpromisoa” izan ziren ekimeneko protagonistak: “Bederatzi ikastetxe aintzatesti dira ekonomia zirkularra sustatzen egindako lan nabarmenagatik, material birziklatuak dituzten eskultura berritzaileak sortuta”. Ekitaldiaren bitartez gazteen sormena balioan ipini nahi izan dute, ekonomia zirkularraren garrantzia azpimarratuz: “Garapen eredu jasangarriago baterantz aldatzeko motor gisa ikusten dugu. Ikasleen eskulturen bidez, eurek birziklatutako materiala pieza artistiko bihurtu dituzte, eta erakutsi dute hondakinak baliabide eta produktu berri bihurtu daitezkeela”.
Ikastetxe sarituak.
- Mutrikuko Kardala Akuakultura Eskola
- Irungo Mendibil Prestakuntza Zentroa
- Aretxabaleta Lanbide Eskola
- Zarauzko Oteiza Lizeoa
- Elgoibarko Meka Lanbide Eskola
- Tolosako Peñascal
- Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketa
- Hernani Lanbide Heziketa
- Oñati BHI