Zahartzaroari eta bakardadeari buruzko hitzaldia egongo da Mendexan
Bihar [azaroak 28] 18:00etan eskainiko dute hitzaldia.
Mendexako Goi Alde jubilatuen elkarteak zahartzaroari eta bakardadeari buruzko hitzaldia eskainiko du. Bihar [azaroak 28] elkartuko dira Mendexako udaletxeko ganbaran, 18:00etan. Hizlari lanetan Ainitze Lekerikabeaskoa Arrillaga psikologian lizentziaduna ariko da, Sena Psikoterapia zentroko ordezkari gisa. Interesa duten denei bertaratzeko deia luzatu diete.