Paul Etxebarrieta: "Naturak bere distira erakusten digu, baina baita bere zaurgarritasuna ere"
Euskal Herriko paisaia ikusgarriak, agerian daudenak eta ezkutuan egon nahi dutenak bildu ditu Paul Etxebarrietak, Road Bidea proiektuan. Orrialde honetan zentzumenak pizten dituzten argazki horietako batzuk bildu ditu HITZAk.
“Bederatzigarren argitalpenerako hau prestatu dut”, dio Etxebarrietak. “Oraingo honetan aukeratu ditudan irudietako batean ikusi dezakezue errepideetan erabiltzen den kono bat dagoela ibaian: Baina zerikusia dauka naturarekin? Etxetik minutu batzuetara dagoen leku batean argazkien azken saioa egin nuenean, kameragaz ateratako argazki honek gogoeta eginarazi zidan: egunero bezala, naturak bere distira erakusten digula, baina baita bere zaurgarritasuna ere; animalientzat babeslekua izan beharko litzatekeen leku hau kutsadurak arriskuan jartzen duela. Baina edertasun une batean, txoritxo hau konoaren gainean pausatzean, nigandik metro gutxitara, itzelezko aukera izan nuen nire buruan nituen irudiak ateratzeko.
Jakingo zenuen asmatzen zein txori den? Nire -Instagram- sare sozialeko perfilean daukazue bideo laburtxo bat, non Martin den protagonista (@pauletxebarrieta). Beste alde batetik, ilargia ere nabarmen handia izan da azken egunotan gure mendietan”.