Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

25 urte, eta beste urte batez, 25 ekintza baino gehiago

Ondarroako Udalak herriko eragile eta taldeekin sortutako Gabonetako kultur egitaraua aurkeztu du. Urtarrilaren 14a bitartean, 30 ekimen antolatu dituzte. Berritasuna eta tradizioa uztartzen ditu kultur eskaintzak.

Ondarroako Gabonetako kultu egitaraua Gabonetako kultur egitarauaren aurkezpenaOndarroako Udala
Mikel Reina Barros
Ondarroa
2024/12/13

Ondarroako Gabonetako ekintzen egitaraua duela 25 urte banatu zuten etxez etxe lehen aldiz. 25. urteurrenean ez dira atzean geratu, eta 25 ekintza baino gehiago antolatu dituzte herriko eragile eta elkarteek Gabonetarako. Hain zuzen ere, abenduaren 4an hasi eta urtarrilaren 14a arte luzatuko den 30 ekimeneko egitaraua aurkeztu dute.

Ekimenak helburu nagusi bi dituela azpimarratu dute: batetik, herriko talde, elkarte eta eragileek antolatzen dituzten “ekintzak guztiak batera agertzea”, herritarrek aukera guztiak eskura izan ahal izateko; bestetik, herriko kirol, kultura eta aisialdi eskaintza “zabaltzea eta nabarmentzea”.

Egitarauari dagokionez, nabarmendu dute zer egitekorik ez dela faltako Gabonetan herrian, ekimen asko eta askotarikoak baitaude. “Ondarroa bizi-bizirik dago eta hori erakutsi nahi dugu Gabonetan ere”. Bi ekintza nagusi nabarmendu dituzte: biak ala biak ikus-entzunezkoak izanik ere, Kofradia Zaharrean izango dira. Aitor Oñederra Animadeba jardunaldietako zuzendariak bere ibilbideko hainbat animazio lan aurkeztuko ditu. Bestalde, Maribilli Festibala lehiaketaren baitan parte hartzaileen film laburrak proiektatuko dituzte: “Lanak berreskuratu ditugu, herritarrek ikus dezaten  zelako sormen aberastasuna dagoen”.

IKUSI EGITARAUA

Horrez gain, aretorik ez dagoenez, kiroldegian egingo dituzte urteroko ekintzak: bertso saioa, antzerkia eta Ondarrutar Naturalaren sari banaketa. Bertso saioan Miren Amuriza, Josune Aramendi, Xabat Galletebeitia eta Aitor Sarriegik parte hartuko dute, eta Ondarrutar Naturala urtarrilaren 3an 18:00etan egingo dute. Ez dute ahaztu nahi izan urtero “arrakastarik handiena” izaten duen umeentzako Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoen ikuskizuna. Sarrerak turismo bulegoan jarriko dituzte, salgai 5 eurotan.

Ondarroa 2024 eta leku aldaketak
Aurten badago berritasunentzako tarterik ere. Adibidez, Ondarroa 2024 urtekaria kaleratuko du Udalak eta Idiakez liburudendan, Kuriken eta Turismo Bulegoan egongo da salgai, 8 eurotan. Hori bai, aurten monografiko bezala argitaratuko dute. Lore Bengoetxea Ibazetak kirol bekaren bitartez idatzitako Emakumea eta kirola Ondarroan argitalpena da. Hala ere, antolatzaileek diote ez dutela baztertzen ohiko formatura itzultzea; artikuluak zelan bideratu aztertuko dute.

IKUSI EGITARAUA

Herriko eragileen lana goraipatu nahi izan dute: “Argi dago ez dutela lanik egin barik utzi, herritarrei eskaintza zabala eskaintzeko”. Alde horretatik, Tripi-Trapu azokaren kokapena izango da berritasun nagusietako bat, aurten Berdura Plazan egingo dute. “Giro polita sortuko dela ez daukagu zalantzarik, eta herritarrek herriko sortzaileen produktuak ikusteko eta erosteko aukera izango dute”, adierazi dute.

Azkenik, zelan ez, herritarrei parte hartzeko deia luzatu diete, egitarau zabala eta oparoa prestatu baitute herritarren gozamenerako.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.