Meabez gain, Itxaro Borda eta Paskual Rekalde batu dira zuzendaritza taldera.
Kalejirak, musika, irakurketak eta emanaldiak ez dira falta izan gaur [abenduak 3], Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko.
Gaurko aurkezpenean [abenduak 3] jakinarazi dute lehen aldiz Jai Alai Liga Floridara helduko dela. Mutrikuko Master Seriesa aurten bai izango dela ligarako puntuagarria, Markina-Xemeingo Grand Slama eta Lekeitioko Mastersa ere mantentzen dituzte.
Markina-Xemeingo Udalak 558.660 euroko inbertsioa egin du, eta adierazi dutenez, emaitzarekin "pozik" daude. Gela berriak urtarrilean estreinatuko dituzte.
Inhar Urruzunok Bizkaiko Harri Jasotze Txapelketa poltsikoratu zuen zapatuan [azaroak 30], Arratzun. Ondarrutarra nagusi izan zen lehia osatu zuten hiru jardueretan.
Thomas Urrutiaren eta Thibault Basqueren kontrako partidua galduta kanpoan geratu dira, eta Iparraldekoak sailkatu dira Eusko Label Winter Seriesko finalaurrekoetarako.
Briska txapelketan, esaterako, guztira 22 bikotek eman zuten izena. Gazteen artean onenak Naia Espilla eta June Markiegi izan ziren, eta nagusietan, ostera, Antonio Guenaga eta Andres Gandiaga.
Joan den domekan [abenduak 1] 11:00etatik 15:00etara eskolako patioan elkartu dira.
Gabonetako zozketa egingo dute abenduaren 30ean. Ordura arte elkartearen parte diren komertzioetan kontsumitzen dutenei zenbaki bat emango diete. 500 euroko, 250 euroko, 150 euroko eta 100 euroko txeke bana zozkatuko dituzte.
Markina-Xemeingo Udalak banakako zaborrontziak kendu eta gaikakoak ipini ditu: papera eta kartoia, ontzi arinak, errefusa eta organikoa sailkatuta bilduko dituzte.
Postua ipini nahi dutenek izena eman beharko dute abenduaren 13a baino lehen.
Espainiako Txapelketaren final handia jokatu zuen Eneko Sagarmendik zapatuan [azaroak 30], Hodei Asteasu erreteriarratekin batera.
Argien piztueragaz batera, Hemen Be Bai merkatarien elkarteak tonbolako sariak banatuko ditu.
Berriatua, Etxebarria, Markina-Xemein eta Ziortza-Bolibarko hainbat jubilatuk karta txapelketa lehiatu dute.
Zuhaitz inausketak direla eta, hamabost minutuko mozketak egingo dituzte tarteka Barinagatik Eibarrera bidean.