Xabier Iturraspek irabazi du Mendexako udal egutegia osateko argazki txapelketa

Guztira hamasei egilek parte hartu dute, 43 lan aurkeztuz. Sari banaketa abenduaren 25ean egingo dute.

Mendexako udal egutegia osatzeko argazki txapelketako irabazlea. Xabier Iturrasperen 'Saltoka' lana. Xabier Iturraspe izan da irabazlea, 'Saltoka' deitu duen argazkiagaz.Xabier Iturraspe

Mendexako Udalak eta Leixarra Elkarteak joan den urrian abiatu zuten udal egutegia osatzeko argazki txapelketa, Mendexa eta mendexarrak gaitzat hartuta. Urriaren 31n amaitu zen argazkiak aurkezteko epea, eta argitaratu berri dituzte aurtengo argazki lehiaketako hiru irabazleak.

Guztira hamasei pertsona aurkeztu dira lehiaketara, eta 43 argazki aurkeztu dituzte. Lehenengo saria Xabier Iturraspe mendexarrak irabazi du, Saltoka lanagaz; bigarrena, ostera, Malen Txopitea lekeitiarrarentzat izan da, Harrizko olatuak argazkia aurkeztuta. Hirugarren saria, Leire Iturraspe mendexarrak eskuratu du, Mendia eta argia argazkiagaz.

Sari banaketa ekitaldia abenduaren 25ean egingo dute, 13:00etan, udaletxeko ganbaran. Udalak eskerrak eman nahi izan dizkie argazki txapelketan parte hartu duten guztiei. 

Mendexako udal egutegia osatzeko argazki txapelketako bigarren sariduna. Malen Txopitearen 'Harrizko olatuak' argazkia.

Malen Txopitearen ‘Harrizko olatuak’ argazkiak irabazi du bigarren saria.Malen Txopitea

Mendexako udal egutegia osatzeko argazki txapelketako hirugarren sariduna. Leire Iturrasperen 'Mendia eta argia' argazkia.

Leire Iturrasperen ‘Mendia eta argia’ argazkiak irabazi du hirugarren saria.Leire Iturraspe