Mutrikuko Udalak basoak "zaindu, hobetu eta ugaritzeko" dirulaguntza deialdia zabaldu du
Urtarrilaren 9an amaituko da dirulaguntza eskarien aurkezpena eta tramitazioa egiteko epea.
Mutrikuko Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiak basoak “zaindu, hobetu eta ugaritzeko” helburuarekin urtero egiten duen dirulaguntza deialdia zabaldu du: “Mutrikuko basoetan egiten diren landaketak eta mantenu lanak diruz laguntzeko”. Urtarrilaren 9an amaituko da dirulaguntza eskarien aurkezpena eta tramitazioa egiteko epea.
Laguntzak Mutrikun kokatutako baso eta baso azaleretarako emango dituzte. Dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte 2024an aldundiko deialdiko dirulaguntzaren onuradunak izandakoek. Era berean, landaketarik egin gabeko lursailetan hazitako espezie autoktonoen mantenua egiten dutenak ere eskatu dezakete.
Interesa dutenetzako informazio eta dokumentazio guztia Mutrikuko Udaleko webgunean dago eskuragarri.