Gabonak Bonbiloneko erregeen kabalgatagaz agurtu dituzte Lekeition
Ateatik hasita kalejira egin dute gaur [urtarrilak 6] Errege Magoek, Olentzerok eta Mari Domingik, herriko umeen laguntzagaz.
Ilusioz betetako goiz berezia izan da gaurkoa [urtarrilak 6] toki askotako umeentzat, eta are bereziagoa egin nahi izan dute Lekeition. Izan ere, tradizioei eutsiz, Gabonak Bonbiloneko errege kabalgatagaz agurtu dituzte Lekeition. Kalejiran euri apur bat egin duen arren, ez da oztopoa izan ume eta gaztetxoentzat Errege Magoen eta Olentzentzero eta Mari Domingiren atzetik joan eta hainbat gozoki eskuratzeko.
Atean elkartu dira herritarrak kalejirari ekiteko, eta 12:00ak puntu-puntuan bertaratu dira Errege Magoak ere. Eurekin batera egon dira Olentzero eta Mari Domingi ere; pozez eta ilusioz egin diete harrera lekeitiarrek. Hala, denak prestatu, eta txistulari, trikitilari, pandero-jotzaile eta txarangagaz batera, kalejiran joan dira porturaino.Â
Errege Magoekin eta Olentzero eta Mari Domingirekin argazkiak ateratzeko tartea ere izan dute lekeitiarrek. Portura heltzeagaz batera geldialdia egin dute, eta gertu-gertutik eguneko protagonistak agurtzeko eta besarkatzeko aukera eduki dute herritarrek.