Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Gazteek etxebizitzak alokatu ahal izateko erraztasun gehiago emango ditu Lekeitioko Udalak

Lekeitioko Udalak dirulaguntza ematea arautzen duen ordenantza aldatu du, gazte gehiagok etxebizitza bat alokatzeko aukera eduki dezaten; besteak beste, hileko alokairuaren muga kendu dute. Zabalik dago dirulaguntza eskaera egiteko epea.

Garaia Pagola Urriza
Lekeitio
2025/01/07

Lekeitioko Udalak 18-35 urte bitarteko gazteei etxebizitza bat alokatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du; otsailaren 28ra arte egin daitezke eskaerak, www.lekeitio.eus web orrian edo udaleko herritarrentzako arreta zerbitzuan (Barandiaran aretoa).

Aurtengoan, gainera, gazteei etxebizitza bat alokatzeko aukera gehiago eman nahi izan dizkiete, eta hainbat aldaketa egin dituzte dirulaguntza arautzen duen ordenantzan: “Etxebizitza eskuratzeko zailtasuna da gazteek gaur egun duten eragozpen nagusienetakoa bizimodu duina egin ahal izateko. Izan ere, bataz besteko emantzipazio-adina asko igo da azken urteotan, batetik, soldaten beherakadagatik eta, bestetik, emantzipazioa bermatzeko politika publiko eraginkorrak ez direlako egiten”.

Hori horrela, hainbat aldaketa egin dituzte. Alde batetik, orain arte etxebizitza partekatzen zutenek ez zuten dirulaguntza eskatzeko aukerarik; orain, ostera, etxebizitza partekatu arren, baldintzak betez gero, laguntza eskatzeko aukera dago. Gaineratu dutenez, udalaren dirulaguntza bateragarria da Eusko Jaurlaritzakoarekin. Bestalde, hileko alokairuaren muga kentzea erabaki dute; orain arte, 650 eurokoa izan da muga. Azkenik, orain arte gutxienez bi urtez Lekeition erroldatuta egon behar izan da eskaera egiteko; gaur gaurkoz, 2024ko urtarrilaren 1a baino lehen egon beharko da herrian erroldatuta.

Udalak adierazi du 20.600 euro bideratuko dituela etxebizitza alokatzeko dirulaguntzara.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.