Ispastertarrek 1.310,68 euro bildu dituzte Gabon Kantekin
Errondatik bildutako diruaren erdia Enara Alakano gernika-lumotarraren sarkomaren aurkako borrokara bideratuko dute.
Ohi bezala, abenduaren 24an ispastertarrek herriko kaleak hartu zituzten Gabon Kantak abesteko. Baina Ispasterkoak bereziak dira, dirua batzen dute auzorik auzo eta garaiotako EITB Maratoiari bideratzen diote. Aurten, berriz, haiei bakarrik ez, errondatik bildutako diruaren erdia Enara Alakano gernika-lumotarraren sarkomaren aurkako borrokara bideratuko dute. Guztira 1.310,68 euro bildu zituzten. 15:00etan atera ziren plazatik eta auzorik auzo joan ostean 19:00etarako amaitu zuten erronda. Amaitzeko, aurtengoa EITB Maratoiko Eskutitza abestu zuten.