Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Elkar babesten eta saretzen jarraituko dute

Iragan barikuan jakinarazitako Barakaldoko erailketa salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte eskualdeko herrietan; Ondarroa, Lekeitio, Markina-Xemein eta Munitibarko herritarrak kalera atera dira egun hauetan. Mutrikun bihar dute hitzordua, 18:30ean.

Lekeitioko elkarretaratzea.Potxuak Martxan
Ainhoa Astarloa Beotegi
Lea-Artibai eta Mutriku
2025/01/08

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi zuenez, astelehenean [urtarrilak 6] espetxeratu zuten barikuan Barakaldon [urtarrilak 3] ustez ama hil zuen 63 urteko gizona. Horren aurrean kalera irten dira eskualdeko zenbait herritan; Lekeitio, Markina-Xemein, Ondarroa eta Munitibarren elkarretaratzeak egin dituzte egunotan. Munitibarren astelehenean bertan elkartu ziren

Argazkia: Ondarruko Udala.

heinean, gainontzeko hiru herrietan atzo [urtarrilak 7] egin zituzten elkarretaratzeak. Mutrikun, ostera, bihar [urtarrilak 9] elkartuko dira 18:30ean, Goiko Plazan. Ondarroan, adibidez, Alamedan elkartu ziren herritarrak, erailketa salatzeko, eta emakumeen kontrako indarkeriarekin amaitzeko nahia aldarrikatuz.

Lekeition “hitzetik ekintzetara salto egiteko unea” dela azpimarratu zuten, ordea. “Biolentzia matxista, sistema kapitalista heteropatriarkalaren ezinbesteko tresna da pertsonen arteko botere harremana bermatzeko: zapaltzaileak eta zapalduak, esplotatzaileak eta esplotatuak, erasotzaile eta erasotuak”, aldarrikatu zuten, biolentzia matxista “lehen mailako arazo politiko, sozial, ekonomiko eta kulturala” dela nabarmendu zuten baitan. Gainera, kasu hauen aurrean, beraien jarrera argi dute: “Gure bizitzak arriskuan daude, eta honen aurrean autodefentsa feminista eta biziak jarriko ditugu erdigunean. Gogor salatu eta antolatu, ez inoiz emakume baten ahotsa zalantzan jarri”. Izan ere, epaitutakoa beti emakumeen bertsioa izateaz nekatuta daude, eta horrela jarraituz gero “salduta” daudela aurreratu zuten hurbildutakoen aurrean.

Argazkia: Markina-Xemeingo Mugimendu Feminista.

Markina-Xemeinen ere kaleratu ziren herritarrak. “2025a hasi besterik ez da egin, eta lehenengo albiste txarra heldu zaigu”, azaldu zuten. Gainera, Barakaldon 84 urteko emakumea hil zuen semeak, “indarkeria matxistagatik aurrekariak” zituela nabarmendu zuen Markina-Xemeingo Sare Feministak. Beraien babes eta elkartasun osoa adierazi zieten, halaber, biktimaren senide, lagun eta gertuko guztiei. Denon bizitzak jokoan dauden heinean, “hilketa honek agerian uzten ditu sistema honen hutsuneak”: “Urteak daramatzaguz esaten, sistema zisheteropatriarkal, kapitalista eta arrazistak egituraz sostengatzen duela indarkeria matxista, eta horren azken ondorio lazgarri eta iksugarriena duela egun batzuk gertatutakoa dela”. Nazkatuta, hamorratuta eta haserre agertu dira markina-xemeindarrak, eta aurrerantzean ere, elkar zaintzen, borrokatzen eta kalera irteten jarraituko dutela argi esan zuten.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.