2024an hainbat argiteria aldaketa egin dituzte Patrokua jauregian, Andonegiko pabiloian eta Kareaga industrialdeko pabiloian. Andonegin instalazio fotovoltaiko bat ipini dute, eta Kareagan autokontsumorako instalazio fotovoltaiko partekatua instalatzeko proiektua idatzi dute, "epe laburrean" berau burutzeko helburuagaz.
Mendiko jardueretan emakumeen presentzia bultzatzeko helburuagaz sortu dute proiektua. Lehenengo irteera urtarrilaren 12an [domeka] egingo dute.
Gizonei zuzendutako bigarren ikastaroa izango da honakoa, eta urtarrilaren 14an [martitzena] burutuko da, 17:00etan, Etxelilan. Urtarrilaren 10a baino lehen eman beharko da izena.
Iragan barikuan jakinarazitako Barakaldoko erailketa salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte eskualdeko herrietan; Ondarroa, Lekeitio, Markina-Xemein eta Munitibarko herritarrak kalera atera dira egun hauetan. Mutrikun bihar dute hitzordua, 18:30ean.
Udalarekin kontaktuan jartzeko Whatsapp bidezko arreta zerbitzua jarri zuen martxan Mutrikuko Udalak abenduaren amaieran.
Hirugarren jardunaldiari bihar [urtarrilak 9], 19:45ean, emango diete hasiera pilotariek, frontoi txikian.