Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Berriatuko Master Series Txapelketak baditu bere lehen txapeldunak

Barikuan [urtarrilak 10] jantzi zituzten txapelak Arakistain-Lejardi eta Erkiaga-Argoitia bikoteek Mendibarren frontoia beste behin lepo bete zuten ikusleen aurrean.

Berriatuko Masters Series Txapelketa talde argazkia
Mikel Reina Barros
Berriatua
2025/01/11

Ihart Arakistain, Arai Lejardi, Aritz Erkiaga eta Ortzi Aldazabal Argoitia. Hizki larriz dituzte dagoeneko izen-abizenak jarrita lau puntistak Berriatuko Mendibarren frontoian. Hain zuzen ere, haiek dira Berriatuko Master Series txapelketako lehen txapeldunak. Atzo [urtarrilak 10] jokatu zituzten finalak. Beste behin, eta hirugarren barikuz jarraian, herriko eta eskualdeko zesta-punta zaleek ez zuten hutsik egin eta frontoia txiki utzi zuten. Ikusgarria izan da txapelketak izan duen harrera, atzo ere sarrera guztiak agortu ziren, salmentan jarri ziren egun berean amaitu ziren.

Jaialdia emakumeen Master Seriesagaz hasi da. Partida hasi baino bi ordu aurretik frontoia jada erdi-betea zegoen. Jendea pilota gosez. Elaia Gojenola herritarrari ez zaio animorik falta izan, baina finala hasieratik Arakistainen eta Lejardiren alde jarri da. Beti da gozagarria da Markina-Xemeingo pilotaria ikustea, baina Berriatuan are gehiago gainera. “Gehien gustatzen zaio

Arakistain eta Lejardi Berriatuko Masters Series Txapelketako txapelagaz

Arakistain eta LejardiEraman Jai Alai

n frontoia” dela adierazi du txapela irabazi ostean. Izan ere, eta atzean metro gutxiago defendatu behar duenez, solte eta erraz jokatzen du Lejardik. 8-3 eta 9-4 aurreratu dira marroiak eta sei tantuko aldeagaz irabazi dute lehen jokoa (15-9).

 

Bigarrenean gauzak estuago joan dira. Marroiak 8-4 aurreratu arren, Gojenolak eta Watkinsek bederatzina berdindu dute. Harmailak berotu dira orduan, baina berdinketaren ostean Arakistain eta Lejardi nagusitu dira berriro ere. Sopelako aurrelariak ere partida borobila jokatu du, piloteoan ez ezik errematean ere. Berriatuko klubekoa izanik, beso artean hartu eta airean altxatu dute Arakistan bere gertuko eta lagunek.

Intentzio argiak
Gizonezkoen partidan, Barandikak eta Zabalak Erkiaga jokotik kanpo uzteko intentzioarekin atera dira, hau da, jokoa Argoitia gaztearengana bideratu. Ispastertarrari ez diote jokoan sartzen, berak nahi beste behintzat. Aurrelari gernikarrak gainera, abiadura itzela ematen dio pilotari. Benetako misilak jaurti ditu Argoitiaren aurka, atzeko hormaren aurka jarri nahirik, baina ondo defendatu da berriatuarra, pilota gaitzak sartuta. Zabala ere seguru aritu da eta pilotari gogor emanez. Hala ere, Erkiagak egin ditu bereak, sahietsetik gehienbat.

Barandikak errebotean egin du 6 eta 5koa, Erkiagak dejadaz 9-7ko eta ikusgarria gernikarrak 13-11rako egin duen hormabikoa ere. Lehen jokoa 15-12 irabazi dute Erkiagak eta Argoitiak eta bigarrenean are estuago joan dira kontuak. Zabalak errebote zail bat eraman du bere burua lurrera botata eta seteko azken tantua ere berak egin du, txapa gainean moztuta (14-15). Desenpatean hala ere, huts gehiegi egin ditu bikote horiak eta ordura arte egindako lana ezin izan dute nahi bezala biribildu (5-1).

Momentu eta leku egokian egotea. Halaxe suertatu zaio aurten Ortzi Aldazabal Argoitia, pilotari gazte berriatuarrari. 17 urtereko atzelariak inoiz ez du ahaztuko 2024ko urte amaiera eta 2025ko hasiera. Winter Seriesean ordezko egotetik debutatzera eta Berriatuko Master Seriesean Aritz Erkiagarekin txapela lortzera.

Argoitia eta Erkiaga Berriatuko Masters Series Txapelketako txapelagaz

Argoitia eta ErkiagaEraman Jai Alai

Hala ere, lehen Berriatuko Master Seriesaren irabazle nagusia Berriatuko herria izan da. Batzuetan, herriaren tamaina ez dator bat plaza horren garrantziarekin eta harmailen lekua mugatua bada ere, beste joko klase bat ikusteko aukera ematen du Mendibarrenek. Errepikatzeko modukoa txapelketa da.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.