"Arrakastaz" hasi dituzte aholkularitza juridikoko saioak
Hurrengo saioa urtarrilaren 31n izango da, 17:00etan, Andraetxean.
Lekeitioko Andraetxeak goi-goitik hasi du urte berria. Denetariko ekintzak prestatu dituzte uda bitartean, eta barikuan [urtarrilak 14] eman zieten hasiera jarduerei. Emakume migratuentzako aholkularitza juridikoagaz hasi zuten urtea, eta antolatzaileek adierazi dute “arrakastaz” hasi dute aholkularitza zikloa. Barikukoaz gain, ekainera bitarte hilero birritan eskainiko dute aholkularitza saioa emakume migratzaileentzat, hileko lehen eta azken barikuetan; hurrengoa urtarrilaren 31n izango da, 17:00etan, Andraetxean.