Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Euskal Kostaldeko Geoparkea Fitur nazioarteko turismo azokan egongo da

Madrilgo Ifema erakustazokan ospatuko da hitzordua, urtarrilaren 22tik [eguaztena] 26ra [domeka].

2024ko Fitur nazioarteko turismo azoka. Geoparkea
Garazi Burgoa Aldarondo
Ondarroa
2025/01/14

Urtero legez, Fitur nazioarteko turismo azokan parte hartuko du Euskal Kostaldeko Geoparkeak, urtarrilaren 22tik [eguaztena] 26ra [domeka], Madrilgo Ifema erakustazokan. Hala, bi stand desberdinetan egongo da Geoparkea: “Batetik, Euskadiren gunean egongo da eta, bestetik, Munduko Geoparkeen Espainiako Sareak bigarren urtez jarraian jarriko duen standean”. Adierazi dutenez, Geoparkeko herrietako alkateak, zinegotziak eta turismo teknikariak egongo dira bertan, “azoka egunetan antolatuko diren jardueretan”. 

Geoparkeko kideen arabera, Fitur turismo sektoreko “erreferentziazko” ekimena bihurtu da, eta bere ibilbidean zehar turismo industriako profesionalentzat “topagune globala” eta “negoziorako plataforma” ere bilakatu dela adirazi dute. Horrenbestez, Fitur bisitari profesionalei irekita egongo da lehen hiru egunetan, eta publiko orokorrari, asteburuan zehar. 

Geoparkeko kudeatzailea den Leire Barriusok Euskal Kostaldeko Geoparkeak sortu duen azken “produktu turistikoa” aurkeztuko du Fiturrean: Geoparkeko bira. “Geoparkea hiru etapetan zeharkatzen duen 54 kilometroko ibilbide zirkularra da Bira. Kostaldeko GR ibilbide arrakastatsua luzatzeko eta lurraldearen barnealdea (Olatz, Lastur, Itziar) ezagutarazteko apustua da. Hiru etapatan banatutako trazaketa, azken batean, proposamen berri bat da lehendik dauden bidezidorretatik eta bideetatik igarotzen den Geoparkea sakon ezagutzeko. Entitate Laguntzaile diren zerbitzu turistiko eta ostatuak sustatuko ditu, produktu turistiko berri honekin”. Adierazi dutenez, urtarrilaren 23an [eguena] izango dute hitzordua, 10:00eta, Euskadiren gunean (9. pabiloia, C06), eta Munduko Geoparkeen Espainiako Sarearen erakusmahaian 13:00etan egongo dira.

Horrez gain, turismo azokan bertan, Geoparkearen promoziorako egindako bideo berria ere aurkeztuko da: “Geoparkearen aurkezpen txartel berria izateko jaio den ikus entzunezko pieza honetan, ondare geologikoa, naturala eta kulturala batu nahi izan dira lurraldearen irudi osatuagoa eta eguneratuagoa eman asmoz”. 

Munduko Geoparkeen Espainiako Sarea bigarren aldiz egongo da Fitur Nazioarteko Turismo Azokan, Geoparkea, ordea, hastapenetatik egon da bertan: “Aurten 10 urte beteko dira UNESCOren Batzar Nagusiak UNESCOren Munduko Geoparkeen sorrera berretsi zuenetik. Geoparkeen berezitasunak eta paisaien ikusgarritasunak bat egingo dute eskaintza turistiko berritzaile bat proposatuko duen Munduko Geoparkeen Espainiako Sarearen standean”. Espainiako, Portugalgo eta Latinoamerikako geoparkeak Ifemako 7.a.19. pabiloian egongo dira. 

Gainera, #geoparquesfitur25 traolarekin modu digitalean ere parte hartuko du azokan Geoparkeak, Euskal Kostaldeko Geoparkearen eta Munduko Geoparkeen Espainiako Sarearen Twitter, Facebook eta Instagram sareak erabiliz.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.