Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Herriarentzat zabalik dagoen espazio pedagogiko berria zabalduko du Berakruz Ikastolak

Bihartik [urtarrilak 15] aurrera, 11:30etik 13:00etara zabalduko dute Goxo Txiki espazioa. Hiru gunetan banatu dute Goxo Txiki: jolas sensorialen gunea, jolas sinbolikoena eta ipuinen txokoa.

Berakruz Ikastolako Goxo Txiki espazioa
Garaia Pagola Urriza
Markina-Xemein
2025/01/14

Ume eta gurasoentzatko espazio berri bat egongo da bihartik [urtarrilak 15] aurrera Markina-Xemeinen. Berakruz Ikastolak zabalduko du, hain zuzen ere, espazio hori: 0-2 urte bitarteko ume eta gurasoentzako tokia izango da. Nabarmendu dutenez, herri guztiarentzako zabalik egongo den espazioa izango da.

Goxo Txiki izenagaz, 11:30etik 13:00etara egongo da zabalik espazioa, astelehenetik barikura. Haurtzaindegira joaten ez diren umeentzat toki egokia izango da Goxo Txiki, herriko beste guraso eta ume batzuekin interakzioan goiza igarotzeko.

Berakruz Ikastolako Goxo Txiki espazioa

Hala, hainbat gunetan banatu dute espazioa: jolas sensorialen gunea, jolas sinbolikoena eta ipuinen txokoa. Azaldu dutenez, material bakoitzarekin QR kodigo bat egongo da; hura eskaneatu, eta materialaren inguruko azalpenak ezagutzeko aukera egongo da. “Dena azalduta egongo da bertara joaten direnek jakiteko zertarako den materialetako bakoitza. Gainera, aldian-aldian aldatuko dugu bertako materiala”, adierazi dute.

Berakruz Ikastola eta Arizmendi Ikastola elkarlanean aritzen dira, eta hala jakin zuten halako espazioen berri: “Arizmenditik esan ziguten espazio berri batzuk zabaltzen hasi zirela, haurtzaindegira joaten ez direnentzat, gehienbat. Amatasun bajak luzatu edo eszedentziak hartu, eta goizean noberak bere umearekin jolasteko toki bat edukitzeko asmoz zabaldu zituzten halako espazioak”. Eredu horri tiraka sortu dute Goxo Txiki espazioa; 94-616 60 30 telefonoa ahalbidetu dute informazio gehiago eskuratu edo galderak argitzeko.

Berakruz Ikastolako Goxo Txiki espazioa

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.