Ondarroan agertu den izurdea hil egin da
08:30ak inguruan eman dute abisua, eta suhiltzaileak eta Plentziako Itsas Estazioko biologoak bertaratu eta Ondarroako Portura eraman dute izurdea.
Ondarroako Artibai errekan izurde bat agertu da gaur [urtarrilak 14] goizean, San Ignazio kaleko azpiko pasealekuan. Abisua 08:30ak aldera eman dute eta Udaltzaingoak uretara sartu du izurdea. Izan ere, marea behean zegoenez, ur gutxi zegoen tokian aurkitu dute. Suhiltzaileak heldu dira beranduago, eta baita, Plentziko Itsas Estazioko biologoak ere. San Ignaziotik portura eraman dute izurdea eta Ondarroako Udalak adierazi duenez, portuan hil da.
Izurde arrunta (Delphinus delphis) generokoa da, eta nahiz eta mota hau ur tropikal epeletan bizi den, plataforma kontinentaleko uretan ere agertu ohi da, izan ere, ez da lehenengo aldia Ondarroan espezio honetako izurdeak agertzen direna.