Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

100 emakume inguru batu ziren Emakumik basatzan proiektuko lehenengo irteeran

Aurrera Mendi Taldeko kideek balorazio "oso positiboa" egin dute. Hurrengo irteera otsailaren 9an [domeka] izango da.

Emakumik basatzan proiektuko lehenengo irteeraAurrera Mendi Taldea
Garazi Burgoa Aldarondo
Ondarroa
2025/01/15

Emakumik basatzan proiektua sortu berri du Ondarroako Aurrera Mendi Taldeak, mendiko jardueretan emakumeen parte hartzea bultzatzeko helburuagaz. Hori horrela, pasa den domekan [urtarrilak 12] egin zuten lehenengo mendi-irteera, eta gutxi gorabehera, ehun emakume inguru batu ziren. Herriko emakumeen erantzuna ikusirik, balorazio “oso positiboa” egin dute antolatzaileek: “Ez genuen espero horrenbeste lagun batuko ginenik. Aurrera Mendi Taldetik balorazio sakonagoa egingo dugu barikuan, baina oso harrera ona izan du proiektuak eta oso pozik gaude horrekin. Gainera, plan guztia ondo atera zen”. 

Adin guztietako emakumeak batu ziren ibilbideetara, eta esperientzia aberasgarria izan zela aipatu dute antolatzaileek: “Adin guztietako jendea batu ginen, ume zein heldu. Hurrengo irteerako ibilbideari buruz galdetzen hasi zaigu jendea jada, baina oraindik ez daukagu guztiz itxita”. Nahiz eta ibilbidearen inguruko zehaztasunak falta, datari dagokionean, otsailaren 9an [domeka] izango da, 09:00etan Aurrera Mendi Taldearen lokalean. 

Hiru ibilbidetan banatu ziren bertaratu ziren mendizaleak, bakoitzaren mailaren arabera: A, B eta C. A taldeak 8.4 kilometroko ibilbidea egin zuen, gorazko desnibelagaz: “Zaldunbideko eskaileretatik igo ginen, Iramategi baserritik pasa eta Mokau baserriko bidegurutzean Granjarutz egin genuen. Aldabe inguruko bidegurutzean erdiko bidea hartu eta Baraikura joan ginen, Tontorramendi azpitik pasata. Baraikutik Santa Krutzerako noranzkoa hartu genuen, eta ondoren, Saturraranera jaitsi ginen, eta pasealekutik berriro Ondarroara itzuli ginen”.

B eta C taldeko mendizaleek 14.7 kilometroko ibilbidea egin zuten, gorazko desnibelarekin. B Taldeak oinez egin zuen bidea, eta C taldeak, berriz, korrikan. “Ibilbide hauetan ere Zaldunbideko eskaileretatik igo ginen, eta Iramategira heldu aurretik bidezidorretik joan ginen. Hortik, Santa Krutzera, eta gero, Tontorramendira. Tontorramendiko atzeko aldetik jaitsi ginen Armintxara arte. Bertan, ezkerreko bidea hartu eta Zabaldegi igaro genuen, Berriro, Armintxa pasa eta Berrosasi eta Mokau baserriak pasa genituen, eta bidezidorra hartuz Ondarroara heldu ginen”. 

Bertaratu ziren mendizaleak “pozik” agertu zirela azpimarratu dute Aurrera Mendi Taldeko kideek, eta ibilbide berriak ezagutzeko ere baliagarria izan zela. Horrez gain, datorren irteeran parte hartzeko deia egin dute. 


Emakumik basatzan proiektuko lehenengo irteera

 

 

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.