Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Baso landaketa egingo dute auzolanean Ziortza-Bolibarren

Zapatuan [urtarrilak 18] Muniozguren baserri inguruko partzela landatuko dute, Lurgaia Fundazioaren laguntzagaz. Baso autoktonoak edukitzearen garrantzia azpimarratu du Ziortza-Bolibarko Udalak.

Baso landaketa auzolanean
Garaia Pagola Urriza
Ziortza-Bolibar
2025/01/16

Ingurumenaren inguruan herritarren kontzientziak pizteko asmoz, baso landaketa egingo dute zapatuan [urtarrilak 18] Ziortza-Bolibarren. Elkarlana eta auzolana ditu oinarrian ekimenak, izan ere, Ziortza-Bolibarko Udalagaz batera antolatu dute ekimena herriko lau kultur taldeek ere, ingurumenari begira hobekuntzak egiteko asmoz: Aranbaltz Kultur Elkartea, Bolintxu Energia Berriztagarrien Komunitatea, Markola Guraso Elkartea eta Kanpape Jubilatuen Elkartea. Era berean, Lurgaia Fundazioaren lana ere ezinbestekoa izango da ekimena aurrera eroateko.

09:00etan elkartuko dira Bolibarko plazan, landaketa egingo dute gunera joateko; kotxez hurbilduko dira lursailera. Udal ordezkariek azaldu dutenez, “irisgarritasun erraza” dauka eta 6 urtetik gorako umeak “erraz” ibili daitezke. Oinetako egokiak eroateko eskatu dute; gainontzeko tresna guztiak Lurgaiak ahalbidetuko ditu. Izena eman behar da info@lurgaia.org helbidera idatziz (izen-abizenak, adina eta telefono zenbakia ahalbidetu behar dira).

Hala, 29. poligoko 33. partzela landatuko dute, hau da, Muniozguren baserri inguruko 2,47 hektareako partzela: “Partzela erdia landatuta daukate Lurgaia Fundaziokoek, eta eremu bat utzi dute herritarrok auzolanean egiteko moduan”. Gaineratu dutenez, Lurgaiak Dantzaleku izeneko beste partzela bat ere landatuko du.

Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza eduki du udalak lurren erosketak egin eta landaketa egin ahal izateko. Azaldu dutenez, Ihobe programaren barruan eskuratu dute ingurumen dirulaguntza.

Udaletik nabarmendu dute ingurumenaren inguruan kontzientziatzeagaz batera, baso autoktonoak edukitzeak daukan garrantzia ikusarazi nahi dietela herritarrei. Halaber, hamar espezie inguru ari dira landatzen Lurgaiakoak, eta horiek izango dira herritarrek ere landatuko dituztenak, besteak beste, haritza, urkia, ostolizarra, gaztainondoa, erramua, gorostia, hostozuria, ametsa eta zuhandorra. Era berean, lurrak zaintzea, eta aldi berean, komunitatea zaintzea ere helburuen artean dituzte.

Landaketaren ostean luntxa egongo da auzolanean parte hartzen dutenentzako, eta ekimenagaz amaitzeko, argazki bateratua aterako dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.