Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

San Anton jaietan murgilduko dira barikutik domekara Barinagan

Besteak beste, pala txapelketako finalak, V. Kalamua-Barinaga jaitsiera eta bertso afaria egingo dituzte. Jaitsierarako izen ematea bihar amaituko da. Afarirako txartelak salgai daude Baskaran estankoan eta Kontzeju Zaharra tabernan.

Garaia Pagola Urriza
Markina-Xemein
2025/01/16

Jai gosez daude Markina-Xemeingo Barinagako auzotarrak. Bihar [urtarrilak 17] emango diete hasiera San Anton jaiei, eta ez dute etenik izango domekara [urtarrilak 19] arte. Tradizioa eta berritasuna uztartuko dituzte, izan ere, ohiko jarduerak egongo diren arren, berritasunak ere badaude tartean. 

Barikuan, beste hainbat ekintzen artean, berritasunetako baten txanda izango da. Gizonezkoen pala txapelketa jada finkatuta dagoen arren, aurten lehenengoz antolatu dute emakumezkoen pala txapelketa; antolatzaileek nabarmendu dutenez, helburua datorren urtean ere txapelketa aurrera eroan ahal izatea da, eta apurka-apurka, indarra hartzen joatea.

Zapatuan, ostera, “egun handia” izango da. Goiza auzotik ibilaldia eginez hasiko dute: “Baserriz baserri egiten den buelta bat da. Orain arte domekan egin dugun arren, aurten zapatuan egingo dugu. Eguraldiak ea laguntzen digun”.

Hura amaitu eta berehala, lau urtez egin barik egon den Kalamua-Barinaga jaitsierari emango diote hasiera: “Arrakastatsua izaten da normalean. Jaitsiera oso berezia da: dena da goitik behera. Berezia da”. Hala, 09:00etatik 10:30era banatuko dituzte dortsalak, eta 10:30ean abiatuko dira korrikalari denak Kalamuarantz, 3,7 kilometro eta 700 metroko jaitsiera egiteko. Izen ematea bihar [urtarrilak 17] 17:00etan amaituko da; www.kirolprobak.com web orrialdean egin behar da.

Markina-Xemeingo Barinaga auzoko San Anton jaietako ibilaldia. Argazkia: Barinagako jai batzordea.

Iazko ibilaldia. Argazkia: Barinagako jai batzordea.

Aurten lehenengoz egingo duten artzain txakur txapelketaren ostean, hiru txirloko neguko finala jokatuko dute bolariek. 21:00etan, aldiz, gorriz markatuta dagoen momentua helduko da: bertso afaria. “Jaietako ekintza indartsua izaten da, 100-120 lagun inguru elkartzen gara. Nerea Ibarzabal eta Andoni Egaña bertsolariak etortzen dira urtero, eta giro ederra egoten da”. Afarirako tiketak salgai daude Baskaran Estankoan eta Barinagako Kontzeju Zaharra tabernan; jamoia, patea, esparragoak, arrain zopa, saiheskiak patata eta piperrekin, postrea, kafea eta kopa jango dituzte auzotarrek, 35 euroren truke.

Domekan, ostera, iaz “ondo” funtzionatu zuen ekintza bat antolatu dute. Zopa antzerkia ikusteko aukera egongo da, 18:00etan. Jaiekin amaitzeko, errifen zozketa egingo dute.

 Auzoetako jaiak. Auzoko eta Markina-Xemein inguruko jendea espero dute Barinagan, eta jaitsieran, baita urrunagoko jendea ere. Auzoko batzuen artean antolatzen dituzte sanantonak, baina, jaiak aurrera eroatea ezinezkoa litzateke denen inplikazioa lortuko ez balute: “Taldetxo bat ibiltzen gara antolatzen, baina, horrez gain, laguntza eskatzen diegu antolatzen ibiltzen ez direnei ere. Dena egiten dugu auzolanean, irabazirik barik”.

Auzo batzuetako jaiak gainbeheran doazen arren, Barinagako San Anton jaiak bizi-bizirik daude: “Bertso saioa lehen domekan egiten zen, elizan. Zapatura pasatu genuen, eta egia esan, onfo funtzionatu du. Jendea mugitzen da, mendi bueltan, esaterako, iaz 120 lagun inguru batu ginen; urte batean 200 bat ere elkartu ginen. Jaitsierak ere, arrakasta handia dauka. Esango nuke, auzoetako jaiak dauden egoeran egonda, San Anton jaiak Barinagan ondo mantentzen direla”.

Egitaraua.

  • Barikua, urtarrilak 17.
    • 12:15. Meza nagusia.
    • Ostean. Meza ostekoa.
    • 14:00. Jubilatuen bazkaria.
    • 17:00. Gaztetxoen arteko pilota partidak.
    • 19:00. Pala txapelketako finalak.
    • Iluntzean. Txikiteoa eta su artifizialak
  • Zapatua, urtarrilak 18.
    • 10:00. Auzotik ibilaldia.
    • 12:00. V. Kalamua-Barinaga jaitsiera.
    • 14:00. Artzain txakur erakustaldia.
    • 17:00. Hiru txirlo neguko boletako finala.
    • 21:00. Bertso afaria.
    • Ostean. Laja II eta Lutxurdio.
    • Goizaldean. Berakatz zopa.
  • Domeka, urtarrilak 19.
    • 18:00. Zopa antzerkia.
    • Ostean. Errifen zozketa.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.