500 zuhaitz landatu dituzte ziortza-bolibartarrek

Zapatuan [urtarrilak 18] ipini zuten hitzordua ziortza-bolibartarrek Muniozguren baserri inguruko partzelan zuhaitzak landatzeko. Herritarrek ingurumenarekiko duten konpromisoa erakutsi, eta 40 lagun inguru elkartu ziren 09:00etan herriko plazan. Hala, Muniozguren ingurura joan ziren, eta 13:00ak bitartean, 500 zuhaitz landatu zituzten, Lurgaia Fundazioagaz elkarlanean. Egindako lanaren ostean, herriko plazara itzuli, eta luntxagaz gozatu zuten.