Mutrikuko Musika Bandak herriko kaleak girotu zituen Nazareno Egunean
Mutrikuko Musika Bandak urteroko kontzertua eskaintzeaz gain, kalejira ere egin zuen, Goiko Plazatik Santa Katalina komentura.
Atzo [urtarrilak 19] ospatu zuten mutrikuarrek urte luzeetako tradizioa duen Nazareno Eguna, eta urtero legez, aurten ere kontzertua eskaini zuen Mutrikuko Musika Bandak, Ibai Pastorren gidaritzapean. Musika bandako kideek adierazi dutenez, “ondo” joan zen kontzertua eta Zabiel Kultur Etxeko ganbara “bete” egin zela aipatu dute. Kontzertua eskaintzeaz gain, kalejira ere egin zuten, Goiko Plazatik hasi eta Santa Katalina komentura arte.