Ondarroan gizon bat atxilotu dute enpresa batean lapurretan zebilela
Gaur [urtarrilak 20] goizaldean atxilotu du Ertzaintzak 33 urteko gizona.
Ondarroako enpresa batean lapurretan ari zen 33 urteko gizonezko bat harrapatu eta atxilotu du Ertzaintzak gaur [urtarrilak 20] goizaldean. Ordu batak inguruan eman dio abisua Ertzaintzari inguruan zaintza-lanetan ari zen langileak. Izan ere, inolako jarduerarik ez duen pabiloira sartzeko atea zabalik zegoela konturatu, eta behartu izanaren zantzuak ikusi dituenean Ertzaintzari jakinarazi dio.
Ertzaintza eraikinera sartu denean tresna eta objektu desberdinak ikusi ditu izkina baten pilatuta, eta lekua aztertzen hasi denean, pertsona bat ikusi du eskailera baten azpian, kartoi artean ezkutatuta. Hala, Ertzaintzak susmagarria identifikatu, eta egin beharreko frogak burutu ondoren, atxilotu egin dute, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Ondoren, polizia etxera eraman dute, eta dagozkion eginbeharrak bete ondoren, epailearen eskuetan jarriko dute atxilotua.