BakQ ziurtagiriaren eta Osakidetzaren online izapideen inguruko ikastaroak egongo dira Markina-Xemeinen
Markina-Xemeingo adinekoei zuzendutako tailerrak izango dira. Izena eman behar da urtarrilaren 27a baino lehen.
Markina-Xemeingo Lagunkoia taldearen ekimenez, KZguneak herriko adinekoei zuzendutako doako ikastaroak eskainiko ditu. Alde batetik BakQ ziurtagiriaren inguruko ikastaroa eskainiko dute, eta bestetik, Osakidetzaren online izapideak egiten ikasteko ikastaroa; biak ala biak, euskaraz nahiz gaztelaniaz eskainiko dituzte.
Euskarazko ikastaroei dagokienez, BakQ ziurtagiriarena otsailaren 4an eskainiko dute, eta Osakidetzarena, otsailaren 25ean eta 26an. Gaztelaniaz, ostera, otsailaren 5ean izango da BakQ ziurtagiriarena eta otsailaren 27an eta 28an, Osakidetzaren izapideena. Tailer guztiak Markina-Xemeingo KZgunean emango dituzte (Uhagon kulturguneko bigarren solairuan), 11:00etatik 13:00etara.
Ikastaroetarako izena eman behar da urtarrilaren 27a baino lehen, Markina-Xemeingo udaletxean 08:15etik 14:30era, 94-616 74 54 telefonora deituz edo udala@markina-xemein.eus helbidera idatiz. Toki mugatuak daudenez, kopurua gainditzen bada zozketa egingo dute izena eman duten denen artean.